AmatiƱo:
Hala ere, filmeak ez du esaten Joe Aguirre hori euskalduna denik. Guk
dakigu, Agirre eta artalde-burua delako, baina behar bada inor gutxik
gehiago munduan.
Euskalduntzat agertzen dena artzain-morroia da, ardiak banan-banan kontatzen
dituena, mexikano itxuraz eta chicano hizkeraz... Gringoentzat euskaldunok
latinoak garela alegia.
Egia da. Txapela jantzita agertzen da sekundario hori, "Basque beret",
badakizu.
Kredituak irakurtzen geratu nintzen, eta mexikano trazako pertsonaia hori
"Basque" bezala agertzen da.
Kreditu osoak hemen datoz. http://tinyurl.com/nx62y
Joe Aguirre hori, Randy Quaid aktorea da: http://tinyurl.com/orcxy
'Basque' papera egiten duenari, ostera, David Trimble deritzo. Itxura
mexikano samarra du filmean, bai, baina izena berriz, Irlandako unionista
ezagunarena, Bakearen Nobel saridunarena.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]