Kipin it simpol:

Zelan eitxen da hori???

Zenbat kostatzen dau???

(((m)))



Gari Araolaza wrote:

Aprobetxatuz Matrallako Irratiko gehiengoa hemen zabiltzatela (oker ez banabil Arroita, Txikillana, Leire, Dani eta beste ez dakit zenbat), proposamen bat:

Klausuratu FM-ko antena kaxkar hori, eta hasi Internetez emititzen. Zuen audientzia poztuko da.


Abantailak:

- Zuentzat gastu eta konplikazio gutxiago.

- Audientzia potentzial haundiagoa (Patagoniatik Siberiara).

- Kanpoko izarrak (Eibartik kanpokoak diot, Patxitraperoren tipokoak adibidez) fitxatzeko aukera, Eibarrera etorri beharrik gabe.

- Entzuleak, nahi duenean nahi duen programa entzuteko aukera izango luke. Nik orain ez dot Matrallako entzuten, jartzen dodanean ez dodalako gustokorik aurkitzen, eta entzun nahi ditudan "LuisDelOlmoak" ez dakidalako noiz diran (batetik) eta jakiten dudanean neretzat ordutegi txarra dutelako.

- Programa interesgarriak egin ezkero, jendeak zuen programa ordenagailura deskargatu eta "redifusiorako" aukera izango luke.

- Telebistara salto egin nahi duzuen egunean, di-da batean egingo duzue.

- Ekologistagoak izango zarete, espektro radioelektrikoa gutxiago kontaminatuz.


Kontrakoak:

- Zuen amamak ez zaituzte entzungo (ala hau abantaila da?)

- ...


(Bale, bai, kontrako arrazoiak zuek bota)


Gari

------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------

No virus found in this incoming message.
Checked by AVG Free Edition.
Version: 7.1.375 / Virus Database: 268.0.0/268 - Release Date: 23/02/2006
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to