----- Original Message -----
Sent: Tuesday, February 28, 2006 11:14
PM
Subject: Re: [eibar] Gora arbitroa!
Espero dot Eibarrek gora egitea, zertan
esanik ez Bilboko Ateletixa , eta
txuri urdinak, lur barrukoak zein kapitelakoak be
bai.
eta arbitroa
batzutan bera da NOTARIOA, "
NOTAS" esaten dana, diru piloa
irabazten, sarritan hanka
sartze nabariak egiteko, eta harrokeriaz, hor Mejuto
bere, ule orrezkera bereziduna, baina harroputz
husta, do Esquinas Torres zapatuan, edo bueno asko dagoz.
Domekan San Mameseko linierrak
eta arbitroa mozkortuta atara ziran, faltak,
nabariak eta bapez, jokoa aurrera.
Azkenena penaltya emon eban, baina
ordurako hamaika falta egin zituan
Zapatukoa, Esquinas Torres,
beste batzutan Mejuto eta bere lagun,
ezagun egin dan Rafa Guerrero,
Begira arbitro jaunak zantar
horiek egindako hainbat hanka sartze hemen:
Eibarreko optikoek egingo
leuskioe neurriko antiju onak.
Bueno, behingoz Espainiaren kontra
egin eban, beste Australiar batek be Copa Davisen
Riegoren ereserkia jo eban.
Mundial horretan bertan arbitroak
begiak eperdian izan zituan, Diego Armando (a) Pelusa, Maradonak
Ingalaterren kontra bigarren gola sartu zuenean,
eskuagaz.
Ni futbolzalea naz eta ez jataz
atsegin artaburuak, arbitro batzuk gustora bialduko
nituzke artaburuak urkultzera.
Ipuruatik zenbat horreitariko pasa dira, eta
Unbetik; Kilimon taldeak zenbat arbitraje
zantar jasan behar izan ditu?
Beraz ez dot uste zuzena danik
esandako azken esaldia.
Bertoko
----- Original Message -----
Sent: Tuesday, February 28, 2006 12:51
AM
Subject: [eibar] Gora arbitroa!
Eibar, txarto, Erreala
gaizki, Atletixa negargarri, Alavesa baragarri.
Esan daigun egia: fotbal
zelai batean, 22 jokalari, entrenadore bi, 40.000 ikusle..., multxo handi
horretan merezi daben bakarra, meritu, baina benetan meritu dakan bakarra
ARBITROA DA, arbitroa eta linearrak jakina! Eurak bakar-bakarrik danen
kontra, borono guztien kontra!!!
it
_______________________________________________
Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]