Ia, Imanoltxu, bidetik urtetzeari ekin jetsagu-eta: Hamen ez jagok zalantzan Juaniton meriturik. Ni neu be bihar izan najuan bakotxian hartu najinduan bere Mekolako etxian eta makinatxo bat bidar lagundu jestan hogei urte eskas nittuanetik aurrera. Eta gehixago esango deuat, nik ez juat uste antipatikua zanik be, ez nereaz behintzat. Maixu izan zuan edozenbat gauzatan eta, hik esan duan moduan, bakotxari beria.
Baiña hik galdetu dok, hik heuk gero, kartaren batzuk irakorri ostian, Julio Sarasua eta Luis Aranberrin harpidetzak bazkalostian (ze egoeratan gogoratu biharrik ez) lortu ete zittuan gure Juanitok. Eta nik erantzun deuat: 1. Julio Sarasuak eta Luis Aranberrik oso aukera gitxi euki juen Juanitoaz bazkaltzeko. Bihar bada hirurak alkarreaz sekula ez. 2. Eibartar "petua" jatuna, erataillia, txikiterua, gautxorixa eta parrandazalia bazuan, hain zuzen be J.S. eta L.A. ez zittuan bape "eibartarrak". 3. Horrez gaiñera, Eibar guztian bere sasoiko gitxi egongo zittuan eurak beste gastau zebenik liburutan. Eta gastu hori eitteko ez jeguazen zain noiz Juanito agertuko. 4. Juanitok Aita Onaindiari kontautako "grazia" hori sobran jeguan eta J.S. eta L.A. bikotian kasuan, gizurra izatiaz gaiñera ez zuan bape justua izan. 5. J.S. eta L.A.-ren defentsan eta Juaniton kaltetan esan doten bakarra zera dok: errezegi eitten zebala berba eibartarren kontra. Eta ez behin edo birrittan. Diskurtso osua jeukan gai horren gaiñean burututa eta barruratuta. Bakotxak bere obsesiñuak jakaz eta kitto. Nik be neriak jakaraz. Hortik aurrera, gora Juanito eta gora gu ta gutarrak¡ Amatiño Oharra: Aindu neuan isiltzea eta ezin isildu. Baiña Hondarribixako pistarik ez deuat emongo. Eutsi goixari. -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Imanol Trebiño Enviado el: miércoles, 01 de marzo de 2006 22:40 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [Fwd: Re: [eibar] Aita Santi Onaindia, Juan San Martin, Julio Sarasua, Luis Aranberri eta garai bateko beste kontu batzuk] > it-k: > <Eritxiak, eritxiak... ez dakitt, neuk be ez dakitt Juanitoren eritxi > <berekua ez ote nazen. Baina izan leike nire harropuskerixa edo nire beste > <defetoren bat izatia. Ba izan leike. > > -- Hik eritxi txarra badaukak eibarterreri buruz, oiñarte aittatutako > errazoiak kontuan hartuezkero behintzat, moltsu berian sartuko dittut > ermuarrak, elgoibartarrak, plaentxiatarrak, bergararrak eta, hurrenez > hurren, bestelako mundu guztia ezta? Ala eratailliak, ganorabako xamarrak > eta kultura-kontuetan ardurabakuak Eibarren amaitzen dittuk? Eretxi txarra, eretxi txarra, etxakiat. Atalka: - ez beste herrietakoak baino txarragoak, ezta, zoritxarrez, hobiak bez. - kultura kontuetan ardurabekuak, ba baietz esango neukek, baina neuk be garbi jakak kulturak ez dabela zoriontasunik emoten, horretara, kultura kontuetan ardura izatia ez dok hain inportantia. - eratailleak, ba neuk be baietz esango neuke, edo taberniak zertaz bizi dira? ero txikiteua zer dok? zer izan dok? Baina neu be ez nok txikiteuaren kontra, nire ustez abantaila mordua jakak. Nok esan jok harreman sozialak ez dirala inportantiak? > > Eta nere aldetik amaitzeko, nik bajakixat zer esan jestan Juanitok Eibar > laga eta Hondarribixara juan zanian bizi izatera. Esandakua, laga deiguzan > hildakuak bake santuan. Nik ez najuan Juanito tratau, ez jakiat sinpatikua zan ala ez, baina ez jestak ardura! Dakidana dok sasoi batean zeozer bilatzen nebanian, zeozer topau, beittu nok egin juan eta... Juan San Martin, eta beste baten be berdin eta nok egina? eta Juan San Martin, eta horrelaxe hainbatetan. Aizu, bakoitzari beria aitortu behar. Ez dok zerikusirik izango heuk SanMartinekin izandako berbaldi horrekin, baina kontutxo bat esango deuat, harira datorrelako, neuri kontau jesten moduan: Juanito Hondarribin bizi zala sano juaten zuan bibliotekara, eta horren kontura bibliotekarioaren laguna-edo egin zuan. Neri, eta beste batzuei, Hondarribiko bibliotekarioak berak kontau jestan. Edade batetik aurrera beti jabixan jende guztian gainean, baina jende guzti-guztian gainean, txarto berbaitten. Biblioteario hori bere kautan hasi zan pentsatzen "Uiiii, malo, bat beste guztien gainean beti txarto esaka diharduenean...., malo". Eta horrelaxe zuan, burua galtzen joian, eta ingurukuak konturatu orduko batek jakik noiztik. Hori bai, burua makalduta euki arren askotan juaten zuan ibiltzera eta, hain entrenatuta, etxaguan berari ibiltzen aguantauko zetzanik. Burua galduta, baina ankak inork baino hobeto! Goian bego, bere akatsak eta guztiz. Imanoltxu. > Amatiño > > > -----Mensaje original----- > De: [EMAIL PROTECTED] > [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Imanol Trebiño > Enviado el: lunes, 27 de febrero de 2006 22:27 > Para: Eibartarrak zerrenda > Asunto: Re: [Fwd: Re: [eibar] Aita Santi Onaindia, Juan San Martin, > Julio Sarasua, Luis Aranberri eta garai bateko beste kontu batzuk] > > > > eta bera ez moduko eibartarrak, ostera, > eratailliak, ganorabako xamarrak eta kultura-kontuetan ardurabakuak. Hau > dok, bazkalostian harrapau bihar, erdi lafiauta, harpidetza koxkor bat > eitteko. Juanitok iritxi txarra jeukan eibartarreri buruz. > > Eritxiak, eritxiak... ez dakitt, neuk be ez dakitt Juanitoren eritxi > berekua ez ote nazen. Baina izan leike nire harropuskerixa edo nire beste > defetoren bat izatia. Ba izan leike. > it > > > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
