Inguru honetako iñork erantzuten ez zebanez, Labayruko arduradun bati deittu
eta erantzuna jaso juat.

Itxura danez, "oindiño" eta "hondiño" zentzun berekuak izan arren,
lehenenguan sustarra "orain" ei dok eta bestiana, ostera, "hon-" (hau,
honela, honetan).

Alfontso Irigoien euskaltzain bizkaittarrak (gure Juaniton belaunaldikua)
aspalditxo aztertu ei juan.

Beti ikasten dok zeozer...

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED]
Enviado el: domingo, 26 de febrero de 2006 22:12
Para: [email protected]
Asunto: Galdera1 HONDINO



Asteburu honetan beittu juat Ebaristo Bustintza "Kirikiño"ren ABERRIAREN
ALDE. ARTIKULU POLITIKOAK (Labayru) liburu barrixa ta, hitzaurrian nahiz
artikuluetan, behin eta barriz agertzen dok "hondino".

Nik aitzen jittuat "oraindik", "oindik", "oindiok", "ondiokan", "oindiño",
"ondiño" eta antzerako guztiak baiña, Asier eta kia, nundik datok "hondino"
hori?

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to