Berriz bi aldiz joan izan gara emaztea eta biok, eta batean, iritsi eta,
badakizue zer? doan genuela. Ea aterako ziguten argazki bat, horretarako baimena
sinatuta (gure irudi eta izenak promozioetan erabil zezaten). Bai horixe!
sinatu, eta asteburua doan bost izarreko hotelean.
Orain etorri da ordaina, Sheratoneko promozioen web orriko zerrendan agertu da nire argazkia...
http://www.flickr.com/photos/luistxo/107207134/
http://www.starwoodpromotions.com/freerooms/?EM=EAME_SOP2_EN_freerooms
Baina izena, izena emaztearena! (bueno ofiziala, ze Maria Jesus bihuru nahi izan zuenean Marije, ez zioten utzi, eta Miren Josune aukeratu behar: Deikunde ere aukera zezakeen, baina Marije ez, horra izenak aukeratzeko pertsona nagusiek ditugun arazoak Espainiako legeen argitan, honen inguruan gehiago hemen, http://www.sustatu.com/1139504731 )
Hala ere, ni izen faltsuarekin joan arren, ez naiz keridarekin joan, e? Marije da bainatu dena 6. pisuko
igerileku bero eta harrigarrian.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/105186922/
Egia esan, hotel hori oso ondo dago. Nik uste dut Eibarko Hotel Arrate baino hobeto dagoela. Weba ikusi besterik ez, http://www.hotelarrate.es
Begiratu portadako irudi horiek. Ez duzue nabaritzen norbaiten falta? Non dago Angela Lansbury? Se ha escrito un Crimen-eko dekoratuak ematen dute goitik behera.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
