Artista izateko bete beharreko baldintzen gainean jardun genuen behin lagun koadrila batek. Batek -musikaria- honako iritzia zuen. Idazleak, margolariak, musikariak… denak batera sartzen zituen ondoko zakuan:


- Artista, artista izango bada, altruista izan behar da.

- Txiro bizi.

- Suizidatu delako hiltzen bada hobeto.



Lehenengo eta bigarren baldintzak betetzen dituenik ezagutzen dut. Diru gutxirekin eta luxu handi barik bizi dira, euren lanen truke ateratako diru apurrekin. Hori da bizi izateko behar duten guztia. Horrelako artisten lanarekin sinisten dut neurri handi batean, nahiz eta liburua, maketa edo dena delakoa ez gustatu; Besteok sortutakoarekin ere bai, jakina: Egiten dena/duguna bizi egin behar dela/dugula pentsatzen dut, hala ere. Egiten ari garen horrekin irudimenean jolas egin, besterik ez bada,. Nik ustez, hori da profesionala izatea, bokazioz egiten den hori, gure barruan jaio den ideia horri forma ematea.



Hortik aurrera gaia, industriagintzan edo merkantilismoan sartzen dela iruditzen zait, Zeru goietara igotako erdipurdiko produktuen biktima bilakatzen gara kontsumitzaileok. Gurea, euskara, egoera diglosikoan bizi den hizkuntza izanda, beste aldagai batzuk erabili izan dira. Ez dakidana da baliagarriak izaten jarraitzen duten.



Suizidatu ondoren errekonozimendua. Hil ondoren artista mito bihurtu. Oso ondo geratzen da, gero editoreak, produktoreak edo dena delakoak biografia erakargarria osatzeko.



Profesionalak, sortzaile onak antzematen behar ditugula uste dut, kontsumitzaileok euren lanaz goza dezagun. Artista, artista da, nahi eta batzuk euren lana, ona edo txarra, ederto saltzen jakin do ez jakin.



maite toledo
BEGIN:VCARD
VERSION:2.1
N:saralegi;maite,;toledo
FN:maite, toledo saralegi
EMAIL;PREF;INTERNET:[EMAIL PROTECTED]
REV:20060311T171941Z
END:VCARD
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to