ander wrote:

Bateronbatek ba al daki programarenbat tontuendako uef horrixak eitxeko ???? Ez naiz konpontzen bape ondo dakatenakin, eta FTP programa onena Cuteftp dala entzun dot ados horrekin ???

Tontuek ez dakit zer egiten duten, nik ez dot tonto askorik ezagutzen, baina listilloek gaur egun ez dute tipo horretako programarik erabiltzen. Gaur egun webgune bat egin behar duenak eta Internet pixka bat ezagutzen duenak bere beharren araberako CMS (Content Management System==Sistema de gestión de contenidos) bat aukeratzen du, aukera azkar eta errazena blog bat, eta hortik gora hasi daiteke Plone arte adibidez.

Zuk esandako moduko programarik ez dut 2000. urtetik erabiltzen, atera kontuak.

Baina kasualitatez gaur dokumentu hau iritsi da nere eskuetara, eta igual aurkituko duzu intereseko zerbait:
http://www.telefonica.net/web2/chr55/chr5/articulos/artic_disenoweb_00.html

FTP-aren inguruan, gehienak onak dira, baina azkenaldian modan dago "filezilla", Mozilla-ren FTP sistema. Portzierto, ezer pirateatu gabe konpondu zaitez, aukera onak daude eta! (filezilla bera, librea da)

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to