Oierrek:
<Zezenketekin ordea ez dago horrelako arazorik. Ez debekatzeaz gain diruz
<laguntzen dira. Eta Eibar dugu horren adibide.
-- Bat nator. Ez dut uste Udalak era horretako ekintzak diruz lagundu behar
dituenik. Eztabaidagarri izan daitezke zezenketak, behar bada zilegi dakioke
enpresa pribatuari berekaxa antolatzea eta auskalo erakunde publikoak
neutrala izan behar duen ala ez. Baina, ezin du neutraltasun hori hautsi
zezenketen alde eta guztion diru publikoaz lagundu.
Amatiño
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: miércoles, 15 de marzo de 2006 10:19
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] FW: Porque la muerte y la tortura no es arte ni cultura
Niretzat kontua ez da zezenketak artea eta kultura diren ala ez. Arteaz eta
kulturaz egiten dugun definizioaren araberakoa izango da hori, eta ziur
aski, definizio askotan izango dute kabida. Baina artea eta kultura izateak
ez du saihesten basakeria eta animalien aurkako tratu txar izatetik, eta
beraz, ez dakit debekatu, baina gutxienez erakunde publikoetatik ez lirateke
sustatu eta lagundu beharko. Oso kuriosoa da urte gutxitan animalien
sufrimendua oinarri zuten hainbat jai eta ospakizun debekatu egin direla,
eta zezenketak, ez debekatu baizik eta gainera denok diruz laguntzen
ditugula. Adibidez, Lekeitioko antzarretan dagoeneko ez dira antzarrak
bizirik erabiltzen. Gipuzkoako zenbait herritan orain gutxi arte
oilasko-jokoa izaten zen jaietako ospakizun nagusietako bat, eta gaur egun
debekatuta dago. Debekuak debeku, nik aurten bertan oilasko-joko bat
ikusteko aukera izan dut, isilpean ospatzen diren horietako bat, eta jai oso
polita iruditu zitzaidan.
Baserrian oilasko bat akatzen ikusi duenarentzat, oilasko jokoari ez dio
inolako krudelkeria zantzurik antzematen, baina nik ulertzen dut gaur egun
animalien sufrimendua ez dugula normalean begi aurrean ikusi nahi, eta
oilaskoei ezpata batekin lepoa mozten ibiltzea festa egiteko ez dela batere
txukuna. Beraz, ondo iruditzen zait Udalak ez parte hartzea oilasko-jokoaren
antolaketan, baina oraindik gehiago gertatu da, Jaurlaritzak debekatu egin
baititu oilasko-jokoak.
Zezenketekin ordea ez dago horrelako arazorik. Ez debekatzeaz gain
diruz-laguntzen dira. Eta Eibar dugu horren adibide. Aurten bertan prentsa
arrosako bi pertsonaia (Jesulin de Ubrike eta Ortega Cano) etorriko omen
dira animaliak torturatzen duten "artea" erakustera, eta postura egingo
nuke, eibartar guztiok (plazara joango direnek eta joango ez garenok)
lagunduko dugula ordaintzen basakeria artistiko hori. Eta hori bai iruditzen
zait salatzekoa dela. Gainera etorkizun latza dugu Eibarren zezenketa
kontuekin. Alkatearen idazkari berria nor eta Eibarko Zezenzaleen peñako
presidentea da. Ez izan zalantzarik inoiz baino gehiago inbertituko dela
datozen urteotan "Artean eta Kulturan".
oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]