Garik:

Benetan egiaren aldekoak dira zure pegorako administradoreak, nahiz eta
egia ez oso politikoki zuzena izan.

Zurekin ados. Bilera deialdiak pragamatismoari eta errealitateari baino ez detza erantzuten. Gertatzen dena da idatzita ikusteak grazia egin didala.

Elena, ez da komeni emakume guztiak zaku berean sartzea eta zu
desberdina izango zara, baina nire esperientziagatik emakumeak dira
pegoretako koloreen inguruan ordu askotako eztabaidak jarraitzeko gai
diren bakarrak. Gizonezkoak (berriz jeneralizatzen, bai...) lehenago
aspertzen gara eta nahiago dugu pegora pistatxo kolorez margotuta, beste
hiru ordu eztabaidatzea baino.

Ni desberdina naiz eta pertsona guztiak gara desberdinak, Gari. Gizon izateagaitik ez da halabeharrez koloreak konbinatzeko gaitasun barik jaiotzen, edo etxeko lanak egiteko esku barik. Bakoitzak bere abilidadeak dauzka.

Dena dela azkenean beti izaten da azpikeriak erabiliz kolorea bere
aldera eramaten duen bizilaguna, ez tematu gehiegi beraz. Goraintziak
nere partez Aurora zure pegorakideari, hurrengo egunotan denbora luzea
pasatuko duzue elkarrekin eta.

Hum, ez dakit bilera honek aurrekoe bilera normalak baino saltsa gehiago ez ote duen izango. (Bilera normalak: aszenzorearen aurrekontuak eta ordainketak gizon-emakumeen artean garrasika diskutitzen genituen haiek).


Esango dizuet azkenean zela geratuko den pegoria!

Elena

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to