Hona aste honetako ARGIAn nere artikulua. 
Nik "amain eman" idatzi eta zuzentzaileak, hobe beharrez edo, "amainu  eman"
zuzendu. 
Lehena zer den badakigu, bigarrena zer den inork ba al daki? "Amainu" bai,
baina "amainu eman"?

Amatiño


-------------------------------------------------------


Triangelua 
Amatiño
(Argia)

Begi bistakoa da gero. Euzko Alderdi Jeltzaleak aski du Alderdi
Sozialistarenganako hurbiltze-itxura apurrik txikiena egitea, bat-batean
sekulako salaketa latzak jasotzeko MLNVren ezker abertzalearen aldetik. Hori
azpijana dela, joko maltzurra, duela 30 urteko bekatu berbera,
neoautonomismo hutsa... ETAk ez duela horretarako amorerik emango eta hortik
ez dela konponbiderik etorriko. Bapo. 


Baina nahikoa da, ostera, Batasuna eta Alderdi Sozialistaren arteko keinu
izpirik txikerrena, hutsaren hurrengo begirakune soila, ezker abertzale
ofizial guztia ur-bitsetan jartzeko, pozarren agertzeko, neurririk gabeko
baikortasunari amainu emateko, adurra dariela ukabila altxatzeko, oraingoan
gauzak, behingoz, konponduko direlakoan. 

Mundu horretan inork ez bide du jendaurrean onartu nahi euren egitasmoa
aurrera aterako bada jeltzale eta sozialisten arteko zubigintza ere behar
izango dutela. Ezin ahaztu jeltzale eta sozialisten arteko hitzarmenak
erakarri zuela Kongresuaren negoziazioaren aldeko ebazpena eta, gustatu ala
ez, jeltzaleen leialtasunak babesten dituela Zapateroren erabakiak espainiar
gizartearen aurrean... Aitortu ez arren Batasunari berari komeni zaion
babesa hain zuzen ere.
 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to