Dana ez da Internet.

Halako egun batean telebisiñoa ipini zesten etxian. Ezin kendu eta etsaiarekin aliatzea besterik ez neukala pentsatu neban. Gurekin dagoenez emon daiogun erabillera errentagarriren bat, erabili daigun beste hizkuntza batzuk ikasteko.

Bilau, dendara joan, eta antena parabolika ipintzea eskatu neban. Lehenena analogikoa izan zan, kate frantsesak jasotzen nittun... aprobao. Denborarekin teknologia hori zahartuta geldittu eta digitala ipini neban: kate frantses gehixago jasotzen dot eta gainera pare batean pelikulak eta serieak azpitituluekin. Zoragarrixa.

Gainera radixo frantsesak hartu zeikeazen. Baina problema bat zeguan: nik radixua batez be sukaldian entzuten dot. Zer egin, salan dagoen telebisuñua (radixua) altu ipini eta suetetik adittu? Ez zan gustokoa. Telebisiñoa kable batez radiokasete batekin lotu azken honek bozgoragailuarena egin zeixan? Kablea ipini, karrajutik pasatzen, kendu, eta behin eta barriro... Ez zan erosoa.

Lagun bati entzun netsan berak kable bako bozgoragailu batzuk zittula. Ez zan ideia txarra. Dendetan galdetu... inon ez zekaten, bai esistitzen zirela baina ez zeukatela euren produktuen artean. Azkenean lortu dittut. Orain salan dagoen satelitearen radixua sukaldetik entzuten dot kable barik. Komodua, txukuna. Ondo.

   Ia benetan hobetzen dan nire frantsesa.

Imanoltxu.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to