Pasa den astean Berriak Mutrikuko portuko obren inguruko erreportai zabala zekarren. Nere blogean jarri ditut PDF pare bat. <http://www.eibar.org/blogak/teknosexua/images/20060314MutrikukoPortuaBerrian2.pdf>

Obrak aurrera doaz, eta zaila izango da gauza gelditzea. Igandean pasadan ikusi nuen desastrea. Baina azken aldian entzuten ari naizen zerbaiti erantzun nahi nioke:

Esaten denez, portuaren obra guztiaren lehenengo fasea bakarrik egingo omen da. Hori horrela bada, norbaitek hotzean pentsatu du eta konturatu da astakeria zela horrelako itsasontzirik gabeko (aire)portu bat egitea. Zerbait ba da.

*Lehenengo fasea* omen da babes dikea, olatuen arazoa konpontzeko, Berriako artikuluan gorriz azaltzen dena. *Bigarren fasea* da portua bera, ekarriko dituen moila, eraikin, zerbitzu eta abarrekin.

Baina, bigarren fasea egin behar ez bada, orduan zertarako babes dike handi hori? Porturik ez badator, ez ote zen errazagoa, merkeagoa, azkarragoa eta adostuagoa Hobetu Leike-ren proiektua adibidez?

Eta ez dudana inolaz ere ulertzen: nola egon daiteke ezker abertzaleko jendea horrelako proiektu baten alde, eta aldi berean Pasaiako portu berria, AHT eta antzerakoen aurka?


Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to