Josuri, erantzunaren erantzuna:

Prontxiok "Bere bizitzan portaera militarrak hartzen dabezenak be ziur nago maitasunagatik eitten dabela, diruagaittik eitten daben mertzenarioak salbu."

Josuk ->Seguru baietz, baña egungo egoeran portaera militarrik nik, behintzat, ez dot ulertzen.
Ba nik kontestu honetan ez ulertu eta ez onartu. Baina munduan milaka kasu dagoz eta guk armak saltzen detseguz. Eta Euskal Herriko uniformatu edo militartuen dentsitatea Europako altuena da, ertzaina, ejerzitua, pikoluak eta Frantziarekin dauan euskal barne muga inguruan ugari dabizen maderuak, eta kalian edonun dabizen uniformatu bako sekretak (pistola larregi). Eta horri ETAko armak gehitu bihar jakoz. Eta, eta, eta, Ala!

Prontxiok "Heriotzak eta maitasun istorixak gatazkaren alde bixetan dagoz."

Josuk ->Ez nik, ez bideo harek, ez dau esan ezetz. Zerrendakide guztiok dakigu hori, nik uste. Eta neri horrek ematen dit benetako gogoa gatazka armatua amaitzeko.
Nik be ez dot esan zuk esan dozunik, iritzixa emon bakarrik eta AVTren jarrera bakezalea kontutan izanda........

Prontxiok "Eta nork gehiago jasan daben neurtzia umekerixia da. Nik zuk baño bat gehixao, ale. Eta nor dan asesinoagoa edo torturatzaile, zapaltzaile eta krudelagoa."

Josuk->Bideoak horrelakorik esan dau? Neurtzen hastekotan, apustu egingo nuke ez dela akordiorik lortuko.
Ez, hori nik bota dot. Hori ba! ados.

Prontxiok: Bakearen bilatzeak ez ditu bide horiek behar.

->Bakea lortzeko bideak bilatzeaz baino, hobe genuke bide baketsutik beste helburu batzuk bilatu.
Oso ondo legoke hori, baina ez nago ados. Pakia bilatu egin bihar dalako, horrek ahalegin berezixak eskatzen dittuelako. Estatuari behin eta berriro eskatu bihar jako berak egindako guarradak onar deixazen, barkamena eskatu.........barkatu ahal izateko. Erantzunkizunak dagoz, ministeritzak eta presidentziak bustitzen dittuenak, Martxoak 3an 30 urte bete ziraneko Gasteizko hilketak kasu (eta faxista potolo bat epaitegitik pasau barik), GAL, egun be mantentzen diran torturak eta abar...eta gerra zibila pakete berdinean sartu be eingo neuke, zeren Espainiako ESTATUAK Gernikako bonbardaketaren inguruan bere garaian emondako BERTSIO OFIZIALA ez dau gaurdaino aldatu eta! Alemaniako gobernuak ofizialki egina dauka bai zuzenketa eta baita barkamen eskaera. Beste aldeari, hau da, komunikabideen bitartez oso ondo ezagutzen doguzen ekintza horiek (hilketak, bahiketak, estortsioak, eta abar) ein dittun euskal giza taldiari bardina eskatu eskatu ahal izango jako, eta eskatu bihar jako. Baina paketea oso osokoa da, bestela pakia barik, PAX.

Bueno, orain gutxienez TREGUA.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to