Atzo, Donostiara bidean, bizpahiru kilometroko ilada ("txolopotea", hasi da esaten emaztea, Emun kooperatiban ikasita), Zarauzko peajea baino lehen.

Polizia nazionalaren kontrola. Iritsi, azkenean, lurrean ultzeak-eta zituzten lekura, eta zer aurkituko? ez zioten inori altorik ematen, bospasei polizia zeuden, eskuarekin denei paso, paso, paso ematen, arinago joan gintezelako keinu hori egiten... Ataskoa desataskatzeko lanean, zintzo. Garai berriak izango dira.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to