Gari: eskerrikasko eta ondo gordeko juat hire aholkua, esperimentuak egitteko. Esangotzuet.

Baiña bai komentarixo bat: nik disko batzukin egin najuan antzerako aprobia, eta ez najittuan resultado onik lortu. Zera egin najuan: 1- RCA (jack lodixa da hori, ezta?) eta "jack mini" kablia nik neuk fabrikatu najuan, moztu eta enpalmatuta (igual hor egin najuan fallua; help soinu teknikarixak!).
2- Seiñalia HIFI ekipotik etara eta ordenagaillu portatillera sartu.
3- Portatillian, Nero programa batekin grabatu.
Halan eginda, grabatu grabatu najuan: baiña bajo+perkusiño lineia (fundamentala! 1972eko Akelarren disko bat zan) zihero moteldu egin jatan.

Egin biharko dot esperimentuhori, ia zer. Lortzen badot, Amatiño, neuk grabaukouat Patxi Andionen CDiori.

Hurrenguan "Jesus Christ Superstar" disko hiper-rayatu batekin saiatuko naiz, ia Ian Gillanen abotsa des-toteltzen doten.

Eskerrikasko!
O.


From: Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] NOLA EGIN: biniloak CDra berreskuratzea
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

Garai batean bazeuden makina batzuk (pare bat urte izango dira), norbera
biniloekin joan eta txanpon pare baten truke CDa ateratzen zutenak. Oker
ez banago Durango/Bilbo inguruan zegoen "fotomaton" tipoko horrelako
makinak fabrikatu eta ezartzen zituen enpresa. SGAErekin eztabaida bat
edo bi izan zituen. Ez dakit zer gertatu zen azkenean.

Baina ekipo egokia izan ezkero, erraza da, nahiz eta niri astuna
iruditzen zaidan:


NOLA EGIN: Biniloak CDra berreskuratzea:


Beharrezko materiala:

- Disko jogailua duen HI-FI musika ekipoa (ahal den onena!)
- RCA - Jack mini  adaptazio kablea
- CD grabagailua duen ordenagailua
- Audacity programa. http://audacity.sourceforge.net/


Eman beharreko pausoak

- RCA-Jack mini  kablea erabiliz, lotu anplifikadorearen "Tape REC"
konexioa eta ordenagailuaren "MIC" (mikrofono) sarrera.
- Jarri diskoa eta Audacity programa martxan.
- Audacity programan bolumena ajustatu, eta grabatzen hasi. Honek
fitxategi batean gordeko du.
- Fitxategi hori abestika zatitu, beste hainbeste fitxategi txikitan.
- Musika fitxategi horiekin CDa grabatu.


Behin egin ezkero, ez da zaila. Konplikatua izaten da soinu kalitatearen
ajustea, bolumen zuzena lortzea eta abar. Nik berriki errekuperatu ditut
dozenaerdi bat kasette, antzerako bidea erabiliz. Nik ez daukat
tokadiskorik baina...

Beste argibiderik behar izan ezkero...

Gari



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to