bai, Eibarko kantuak dira, Pepe Bolunburuk sortutakuak. Pepe Bolunburu
gitarristia zan, eta kantu ugari idatzi zittuan.
Ezagunena, (eta onena), zuek aittatu dozuen hori. Neri zoragarrixa
pentsatzen jata, gehixenbat Xabierrek esandakuangaittik: gerrako kontuak
umorez kantatzen dittualako, epika barik, eta gaiƱera eibartarrak
barregarri lagata.
Pepe Bolunbururen hainbat kantu, "Eibar kantuz kantu" liburuan (agortuta):
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Argitalpenak/Katalogoa/Arg01_KantuzKantu
Beran semia, Arnaldo:
http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan/Hizlari/050
Eta beran anaia, Luis Bolunburu (antxitxiketalarixa). Urtero eitten dabe
Arraten "Memorial Bolunburu".
Asier
"Agur Intxorta maite" Joseba Tapiaren disko ederrean Pepe Bolunbururen
bertso batzuk ageri dira, 36ko gerran batetik bestera ihesi nola ibili
behar izan zuten. Ironiko eta umoretsuak. Eibartik abiatu zirela esaten
du, eta hizkeragatik ere izan daiteke bertakoa. Inork ba al du haren berri?
X.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]