> Eskerrik asko Eneko gai apasionante hau ateratziarren. Joe Josu, hain azkar hainbeste datu eta informazioa... edo prestatuta zenuen gaia edo sekulako kazetari azkarra zara :-)
Beno, nik noiz behin hartu dut Bizkaibusa Bilbora joateko (gero Termibusetik metroa daukazu Bilbon mugitzeko) eta, nere ikasle garaian zegoen zerbitzu maiztasunarekin konparatuta, gaur egun oso ondo dagoela iruditu zitzaidan. Batez ere, bueltarako. Bilbotik ordu-erdiro Ermura (autopista irteeran jeitsi eta oinez etortzeko moduan) edo Eibar-Eibarrera autobus bat dago. Zienzia-fikzioa nere garaietan. Hori bai, Bilbora joatea esan dut. Bilbotik Leioako Campusera joatea beti izan da komedia bat, lehen auto-stopean onena, behintzat beste zeozertan erabiltzeko sosa batzuk aurrezten zenituen ;-) Apur bat galdu egin naiz zure azalpenetan, nik ez dakit nola baina seguru zerbitzua hobetu daitekela. Animo! eneko
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
