Aingeru Epaltza iruditzen zait gaur egungo euskal idazle onenetako bat. Hori orokorkeria bat da, eta askorengatik esango dena, badakit; zehatzago esanda, eta Euskaltzaindiko kontuarekin lotuta: liburu osoen arkitektura lan bikainaz gainera, harrigarria da bere estiloaren dotorezia, esaldiak tolesteko, hitzak doitasunez kokatzeko, esamolde eginak erabiltzeko nahiz berriak asmatzeko. Bere "bekatua" barrokismorako joera da, baina hori ere tamainan erabiltzen du azken aldian. Horrez gain, euskara batuaren barruan, nafar kutsu nabarmena ematen die bere testuei; horrek irakurleria zabaltzen laguntzen ez badio ere, mesede egiten dio euskara idatziaren osotasunari, ekologiari. Dena dela, euskalki guztiak zein egoki eta sakonetik ezagutzen dituen ikusteko aski da "Tigre ehizan" nobela laburrari begiratu bat ematea.
X.
El 03/04/2006, a las 11:02, Amatiño escribió:
Xabierrek:
>"Rock'n'Roll" nobela irakurtzeko gomendatzea izango da azalpenik errazena.
-- Hi ez haiz gero gallegoa izango ezta...? :-)
Baiña, eskerrik asko, irakurriko juat eta esango deuat.
Amatiño
"Rock'n'Roll" nobela irakurtzeko gomendatzea izango da azalpenik errazena.
xme
El 02/04/2006, a las 11:00, Amatiño escribió:
http://servicios.diariovasco.com/pg060401/prensa/noticias/Cultura/200604/01/
DVA-SUB-348.html
Xabierrek:
"Euskaltzaindian, nahi gabe ere, halako jokabide endogamiko samar bat
antzeman daiteke.
Literaturgileak sartzea poztekoa da; lehenago ere egin behar ote zen pen-tsa
liteke, baina tira. Poztekoa, ez idazleen harrotasunagatik, lan akademikoari
ekarpen handia egin diezaioketelako baizik. Alde horretatik, ez da oso
dotorea izan euskaltzainen baten adierazpena, Atxaga proposatzeko arrazoi
nagusitzat nazioarteko itzala aipatu baitu. Prestigioa badu, noski, baina
horrez gain hizkuntzarako sentiberatasun fina, hizkuntzaren benetako maisua
den aldetik. Eskertzekoa litzateke Atxaga bakarra ez izatea, bai baitira
aspaldian euskaltzain oso behar zuten idazle gehiago. Beren erabilera zaindu
eta hizkuntz sormenagatik, hiru nabarmenduko nituzke, 40, 50 eta 60ko
hamarkadetan jaioak: Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre eta Aingeru Epaltza.
Akademikoen ile urdinduei zor zaien errespetuagatik ez dut proposatuko 70eko
hamarkadan jaiotako beste idazle aparteko bat».
-- Andurenak ez dik, neretzat, azalpenik behar... Koldorena ulertzea ez
zaidak kostatzen. Baina, jakinminez baino ez, zergatik Aingeru euskaltzain?
Amatiño
Oharra: Aingeru kazetaria duk eta pare bat urtez elkarrekin lan eginak
gaituk. Berriketabako mutil on eta leiala.
<ATT790300.txt>
<ATT919294.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
