Ez horregatik, Joseba. Minutu bateko lana baino ez da izan.

Interneten indarra, ahulezia (populazio portzentai batek baino ez du
Internet sarrera) edo balioa ulertzen ditut, baina "arrisku itzela" ez
hainbeste, arrisku baino gehiago aukera bezala ikusten dut nik Internet.

Wikipedia enziklopedia, Interneteko proiektu interesantea delakoan nago.
Beno, jende askoren iritzia da, ez nirea bakarrik :-)

Termino edo sarrera baten inguruan iritzi kontrajarriak daudenean, termino
hori "eztabaidan" geratzen da. Edo berria denean "zirriborroa" da. Eta
ekarpen ezberdinak jasotzen dira, editoreen adostasuna lortu arte. Baina
irakurleak badaki iritzi kontrajarriak daudela termino horren inguruan eta
ezagutu ditzake.

Ikusi dut aldaketa dexente egon direla Josebaren inguruko sarrera
horretan. Aldaketa edo gehiketa txikiak: idazle moduan sailkatu, kazetari
moduan sailkatu, ... bigarren abizena aldatu arte :-)

Wikipedia enziklopediako Joseba Etxarri Lizeaga sarreraren historia osoa
hemen:
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Joseba_Etxarri_Lizeaga&action=history

Josebaren lehen aipamena iazko ekainean egin zen.

Britannica eta bestelako enziklopediekin borrokan dago wikipedia, baina
eduki eta editoretza libreak izateak sekulako aberastasuna ematen dio.

Egunero aluzinatu egiten dut Wikipediak duen aberastasunarekin. Bakoitzak
ezagutzen duen gaiaren inguruko sarrera betetzen ditu wikipedian, eta ez
dozena erdi artean, generalistak baino ezin direnak izan, enziklopedia
osoak betetzen.

Bolondresa denez, hutsuneak daude, batez ere euskara bezalako hizkuntza
txikietan. Hutsune horiek betetzeko, ez litzateke inbertsio txarra izango
eduki libreak dituen wikipedia euskalduna finantziatzea.

Jakingo duzue, baina wikipedian edonork proposatu dezake zuzenketak edo
ematen den informazioa osatu. Horrela doa hobetzen Wikipedia enziklopedia.


Esate baterako, artikulu hau zirriborroa baino ez da, hobetzeko dago:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Josu_Jon_Imaz , Amatiñorentzat aproposa ;-)

Ingelesez oso-oso ondo dago, oso eguneratua, artikulu oso onak ditu, nik
ez dakit noraino igaroko duen ispiritu kolaboratzaile hau (uste luzerako),
baina momentuz oso emaitza onak ditu. Nik dexente erabiltzen dut.

beno, nahiko roilo sartu dut.

ondo segi

eneko









> Neuk ere joño handi bat. Mila esker Eneko (eta Gari)
>
> Honelakoek uzten dute agerian interneten indarra eta ahulezia, balio handia
> eta arrisku itzela.
>
> Joseba
> ----- Original Message -----
> From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: <[EMAIL PROTECTED]>; "'Eibartarrak zerrenda'"
> <[email protected]>
> Sent: Monday, April 03, 2006 6:01 PM
> Subject: RE: [eibar] Wikipedia
>
>
> Joño¡ Ez baneu ikusiko ez neukek siñistuko¡
> Amatiño
>
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: lunes, 03 de abril de 2006 17:56
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] Wikipedia
>
> Aldatuta.
>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Etxarri_Lizeaga
>
> Erregistro zibilean edo euskaltzaindian baino errazago!!
>
> Eman duzu izena editore moduan??
>
> "mugitu" ataletik egin dezakezu aldaketa. Ohar bat utzi dut
arrazoiarekin:
> aldaketa zuk eskatuta izan dela ipini dut.
>
> eneko
>
>
>
>> Joseba Etxarri wrote:
>>>Gauza zera da: (ez dakit ze merezimendurekin, baina) nire izena
agertzen dute Wikipedian, baina Joseba Etxarri Garmendia gisa. Izen
horren azpian nire datuak, sorteguna-eta ipintzen dituzte. Gauza da
nire bigarren  deitura ez dela Garmendia, Lizeaga baizik eta,
>>>azaltzekotan, halaxe azaltzea nahi nuke, internetek daukan
>>>erreferentzialtasunarekin gainera, akats horrek zabaltzeko arriskua baitu.
>> Aldaketa serioa da, hori zure dokumentuaren izena bait da.
>> Horrela ba, zure fitxa berria sortu eta zaharra ezabatu beharko da.
Joseba Etxarri Garmendiarik badago munduan? Beste norbait da? ala
errore hutsa da eta ezabatu behar da?
>> Agian onena hango jendearekin kontaktatzea.
>> Gari
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>
>
>
> ----------------------------------------------------------------------------
----
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to