Netiketa edo Netiquette da sarean jarduteko gomendatzen diren protokolo eta etiketa arauak. Edukazio ona, nolabait esateko.

Gure arauak hauek dira:

   http://www.eibar.org/zerrenda

Baina horrez gain badaude orokorrean onartzen diren "Posta zerrendetarako netiketa arauak". Horretarako Google baino hoberik ez:

   http://www.google.com/search?q=mailing+lists+netiquette

Eta modu orokorragoan, e-postaren inguruko netiketa batzen saiatu da euskaraz Jabi Zabala:

   http://www.sarean.com/sarean/468
   http://www.sarean.com/sarean/576

Gehiago, Wikipedian (nola ez!):

   http://en.wikipedia.org/wiki/Netiquette

Baina, Ruper ez zen zerrendakidea? Netiketa onik ez du erakutsi ezer esan gabe posta zerrenda utzi badu...

Gari


Imanol Trebiño wrote:

Lagun bat, Roberto Kerexeta, eibartarra berau be, artxibarien posta zerrenda baten gorabeherekin dabil. Preguntau desta ia ezautzen neban posta zerrendaren baten araurik: zer egin leiken, zer ezin dan egin... Nik uste dot eibartarren posta zerrendan zeozer bagenuela, ondotxo landua, baina hauxe baino ez dot topatu: http://www.eibar.org/zerrenda
    Ez genduan zeozer? Gogoratukostazue mesedez? Hari pasatzeko da.
    Eskerrik asko aldez aurretik.
            Imanol.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to