Irudi berriak asteburuan Google Maps-etan, eta, ondorioz, haren API-an oinarritutako zerbitzu batzuetan, hala nola Tagzanian. Euskal Herrian erresoluzio handiarekin zenbait gune berri:

- Gasteiz http://www.tagzania.com/tag/gasteiz eta Arabako Lautadako eta ekialdeko hainbat eremu, adibidez Gesaltza http://www.tagzania.com/item/3385

- Zuberoako zati bat (Altzürükü, Garindaine http://www.tagzania.com/item/8771 ...)

- Uribe Kosta Bizkaian (Gorliz, Sopela, Lemoizko zentral nuklearra...) http://www.tagzania.com/tag/lemoiz+nuclear

- Lapurdi hegoaldea, eta Nafarroako inguruak (Xareta, Senpereko aintzira http://www.tagzania.com/item/5052 , Urdazubi...)

- Bortziriak eta Nafarroako iparraldeko beste inguru batzuk (Igantzi http://www.tagzania.com/item/9921 , Goizueta http://www.tagzania.com/item/10782 , ... )

- Lizarrerria eta Iguzkitza Nafarroako hego-ekialdean (Lizarra, Aberin, Oteitza http://www.tagzania.com/item/13166 ...)

- Arabako hego-mendebaldea (Arabako Errioxa, Oion http://www.tagzania.com/item/8823 ...) eta ondoko Nafarroako eskualdea.

- Bizkaiko ekialdeko zenbait eskualde, hala nola Enkarterrietako herri batzuk (Balmaseda http://www.tagzania.com/item/3385 adibidez).

Iruñea eta inguruak lehen ere erresoluzio handian zeuden, baina orain akaso zertxobait hobea, eta berritua, behintzat. Konparatzeko, lehengo irudiak iazko "Sanferminetako zaurituak kokatzeko" egin genuen mapan: http://www.codesyntax.com/proiektuak/sanfermin_all.html eta orain ikus daitezkeenak alderatu daitezke: http://www.tagzania.com/near/42.81695615658085/-1.6422092914581299/

Eibar edo Donostia, berriz, irudi kaskarrarekin oraindik. Baina hobetu zitekeen hori ere... erraz, gainera, Euskal Herriko agintariek Bergen hirikoek egin dutena egingo balite.

Izan ere, Norvegiako hiri horretako agintariek erabaki dute han daukaten detaile handiko aire bidezko irudia Googleri doan ematea. Hortaz, laster erresoluzio handia izango da fiordo inguru horretarako.

Zergatik egin dute hori Bergenen? Interes ekonomikoagatik. Bisitak, turismoa erakarri. Zer modu hobe jendea komentzitzeko, zure hiria ederto agertzea Googlen eta beste hainbat tokitan...

Euskal Herrian ere aukera legoke horretarako. Eusko Jaurlaritzak badu detaile handiko airezko irudia Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba osorako... Zergatik ez jarri irekian, publikoan, doan eman Googleri, eta beste guztiei? Ireki irudiok lizentzia libre batekin edo erabiltzeko erraztasun handiekin. Donostia horrela kusiko litzateke orduan:
http://www.flickr.com/photos/codesyntax/124619876/ i

eta irudi horiek, turismo promoziorako, Tagzaniarako, edo beste hainbat ekimenerako erabili ahal izango ziren. Ez da dirurik kostako: ordainduta dago iruditeria aurrekontu publikoetatik. Alderantziz: dirua errekaudatu egingo luke Jaurlaritzak, jarduera ekonomikoa sustatuz zerga gehiago bilduko lituzkeelako (aberastasun lokal apur bat sortuz, bide batez).

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to