Imanoltxuk:

--"La Vanguardia" bezalako egunkari serioak..."
    Egunkari batzuen "seriotasuna"... Izan leike ni esijenteagoa naizela,
baina nik periodiku kontuetan garestiago saltzen dot "serio" adjetiboa.

Amatiñok
-- "La Vanguardia" ez da ideologiaz nik egunero erosiko nukeen egunkaria
baina, Estatuan onenetakoa eta serioenetakoa denik ezin uka.

  Edo beste modu batez esanda, zein litzateke zuretzat serioagoa?



Egunkari kontuetan dena da norberaren ikuspuntuaren arabera: HBkoentzat, edo Garako irakurleentzat, Gara da serioa; PNVkoentzat, edo Deiako irakurleentzat, Deia da serioa; PSOEkoentzat, edo El Paiseko irakurleentzat, El Pais da serioa; PPkoentzat, edo euren irakurleentzat, La Razón eta Correo Española dira serioak; euskaldunontzat, edo euskal abertzaleentzat agian, Berria izan daiteke serioa.

Periodiku guztiak euren trintxeratik dihardue, ziharo emanak dira borroka ideologikora.

La Vanguardiaz dihardugula, kontratatu dittuezen iritzi emaileen ideologia -hau da periodikuaren edo periodiku jabeen ideologia- ez guztiena, baina bai gehixena, eta are gehiago guztien artean osatzen duten mosaikoaren kolorea, garbi dago: eskuma espainolista. Garbi dago ez dala ez ezkerrekoa ezta katalan abertzalea. Halako PP moderatu bat, Piquek bultzatu nahi omen duen estilo horretakoa. Jakina, Euskal Herriko PP edo Correo Españolarekin konparatua, moderatuagoa, baina ez beste lerro batekoa.

   Detaile bi:

a) Zeintzuk kontratatzen dituzte Euskal Herriko gaietaz berba egiteko "aditu" moduan? Sekulan ez euskal abertzale bat, beti eta bakarrik ""konstituzionalistak"". Abertzaleenak -EAEko sentzibilitate nagusia- hala esan baleike, Joseba Arregi edo Euskadiko Ezkerran ibili zan luze hori izan leikez. Eta kitto. Garbi dago, ez dago batere asmorik EAEko euskal abertzaletasunari bere pisu sozialaren araberako espaziorik emoteko. Ezta urrik bez.

b) Zuk badakizu Kataluinian badagoela halako famoseteen taldetxo bat alderdi espainolista berri bat sortu (nahi omen) duena, PSCa baino nabarmen espainolistagoa. Labur esanda, eta lore linguistikoak alboratuta, PP bat -homosexualen ezkontzetaz arduratzen ez dana- baina PPren sigla barikan, sigla horrekin Katalunian ez dalako pipa bat saltzen bez. Taldetxo horretan baten bat ezaguna da artista moduan (Boadella), eta beste batzuk periodikuan idazteagatik. Zer periodikutan? La Vanguardian. La Vanguardian idazteagatik dira ezagunak, ze, Katalunian, beste batzuk moderatuagoak izateaz gain, espainolista amorratuenak hor kontratatu dituzte. Horrek ez dabe ez El Periodicon ezta Avuin ezta beste inon bez agertzen. Hortxe eta bakarrik hortxe daukate euren pulpitoa.

   Nik horixe ikusten dot, zuk beste zeozer ikusi zeinke.
   Muxuak.
       Imanoltxu.






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to