On 4/24/06, Mikel Larreategi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Igor Leturia wrote:
>
> Hala ere zalantza/iradokizun batzuk:
>
> - Ba al du Bitakorak moblogging aukerarik?

Ez, ez dauka momentuz moblogging aukerarik, baina ez dut uste oso zaila
izango litzatekeenik COREBlog-ek daukana hartu eta berrerabiltzea.

Beno, behintzat ez lan hori niregatik hartu, nik noizbait egin dut moblogging, agian berriro egin nezake eta uste dut interesgarria izan daitekeela beste batzuentzat ere (orain Blogak.com-en dauden blog guztiekin, norbaiti interesatuko zaio, ez?), baina niregatik behintzat ez dadila izan.

> - Bitakorako captcha sistema erantzunetarako bakarrik ari al zarete
> jartzen? Luistxoren arazoa hori zen, baina nirea trackback-spama da...

Trackback-entzat ez dago CAPTCHArik, edozein modutan Bitakora-k ez dauka
trackbacken inplementaziorik Pingback-a baizik:
http://www.hixie.ch/specs/pingback/pingback

Hori zer da, gauza bera beste izen batekin?

Edozein modutan trackback/pingback-ak ez dira komentarioak bezain
ugariak izaten eta moderatuta edukitzea konfiguratu daiteke, eta berri
bat sortzen denean epostaz abisua jasotzen denez, orduan aprobatu, nahi
izanez gero.

Egia da benetako trackback-ak komentarioak baino urriagoak izaten direla, baina faltsuak nik behintzat pila bat jasotzen ditut. Denak eskuz moderatu beharko banitu, nahiago desgaitzea. Nik behintzat egingo nuke esfortzutxo bat horientzat ere captcha bat jartzen.

> - Post berrientzako migrazioa proposatzen duzue, zaharrak CoreBlog-en
> utzita, edo post zaharrak ere berrira pasatuta? Eta pasatzekotan, eskuz
> ala script bidez egiteko asmoa duzue? Ba al duzue zerbait horretarako?

Bitakora XML jakin baten formateatutako postak (komentario eta guzti)
inportatzeko gai da:

http://www.codesyntax.com/en/bitakora/IMPORT.txt

Badaukagu, gainera, COREBlog bat formatu horretara esportatzeko script
bat (http://www.atxukale.com-eko lagunei esker, beraiek izan baitziren
inportazio/esportazio honen betatester), beraz, blog guztiak esportatu
eta berriz inportatzea egin beharko litzateke. Blog bakoitzerako 5 bat
minutulo lana.

Primeran!

> - Izango nuke sistema berrian ere orain arte bezala bloga
> pertsonalizatzeko aukera?

Pertsonalizatu.... puntu jakin bateraino bai. CSSa guztiz moldagarria da
, eta eskumako zutabean agertzen diren elementuak ezin dira aldatu,
baina bai ordea berriak gehitu. 'Slot' moduko batzuk ditugu definituta,
izen jakin bat duten metodoak existitzen badira hor agertzen dira, eta
bestela ezer ez dute erakusten.

Agian hau egiteko beste moduren bat pentsatu beharko genuke, baina
printzipioz Bitakora blog bat erraz-erraz sortu eta pertsonalizazio
minimo bat egiteko (eskuineko kolumnan lotura batzuk gehitu, CSSa
aldatu, eskuman HTML zati bat pegatu Flickr-eko argazkiekin, ...)
pentsatuta dagoenez, ez diogu buelta gehiegi eman.

Esan nahi nuen orain arte eduki dudan bezala: nire klabea nire blogeko 'manager' klabea izanik, ZMI-an sartu eta DTML metodoak sortu eta aldatzeko aukerarekin. Horrela gero denontzat interesgarriak izan litezkeen gauzak ere inplementatu nitzake, orain arte bezala.

>
> Ez haserretu askotxo eskatzen dudala iruditzen bazaizue, mesedez.
> Eskatzea libre denez, nik porsiakaso... ;-)

Eskatu, eskatu, horrela Bitakorari gehitzeko 'featurea'k okurritzen
zaizkigu eta...

Kontuz nirekin, eskatzen hasita terriblea bainaiz...

    Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to