Bertokok >Ba igual itxaron beharko da, dogu. >Liga igual atzeratu daiteke, Sevillak gaur egiten duenaren pentzura.
-- Bai. Antolatzailiaz (donostiarra, bera) berba ein juat eta, gaur Sevillak irabazten bajok, dana atzeratuko ei dok astebete eta partido ofizialak maiatzan 20an (zapatua) jokatu biharko dittuk. Horretara, ezin izango dok Euskadi-Gales partidorik egun horretan jokatu. Horrek esangura izango jok zapatuan jokatu biharrian aste barruan izan biharko dala eta Euskal Federaziñuak honezkero hegazkiñ eta hotel-erreserbak eginda dittuen 1.500 galestarreri indenmizaziñua ordaindu biharko detsela. Kriston dirutza. Esan destanez, hauxe izango ei dok Euskadik Europako talde "nazional" baten kontra jokatuko daben aurrenengo aldixa. Oin arte, Euskadik beti jokatu izan ei jok Hegoamerika eta Afrikako ekipoen kontra. "Nazionala" ez dan ekipo batek Europako talde "nazional" baten kontra jokatzeko FIFAn baimena bihar ei dok. Euskadik lortu ei jok baimena, bai San Mamesen jokatzeko eta baita bueltan Cardiffen jokatzeko be. Hauxe izango ei dok Euskadik Euskal Herritik kanpora jokatuko daben aurrenengo partidua. 1936-39ko gerria amaittu zanetik, bihar bada.... jiñuat nik Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
