Internet Euskadin irakurri dut espainiar gobernuak zenbait .eu domeinu
erreserbatu dituela, baina beste batzuk ez.
Adibidez, euskalherria.eu eta paysbasque.eu erreserbatu dituzte, baina
ez larioja.eu. Zein zentzu eta lojika du honek? Nik azalpen bat bakarrik
ikusten diot, izorratzea besterik ez.
.eu domeinuak dira webgune europearrak izendatzeko atera dituztenak, hau
da, .com edo .es izan beharrean jartzeko, eibar.eu edo antzera.
Bestetik, EU da ISO kodean euskara izendatzen duen letra parea, EN
ingelesa eta DE alemana den bezala. Horrela ba, nahiko domeinu izen
egokiak dira .eu-z bukatutakoak
Horrela ba, euskalherria.eu domeinuak bi zentzu izan ditzazke:
euskalherria.europa edo euskalherria.euskara
Normalean domeinu kontuek ez naute kezkatzen, internazionalki .com bait
da benetan balio duena, eta besteak zailxeagoak izaten dira gogoratu eta
posizionatzeko, baina kuriosoa egin zait kasu hau.
Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]