Bat nator Garik behean esandako (ia) guztiarekin. Hala ere, ñabardura bi:

Garik dio:
<Politikarien lehenengo lana izan beharko litzateke dependentzia horretatik
ihes egitea.
-- Nere ustez, merkatu-gizartean politikarien lehen lana aukerak eskaintzea
da (zorua, abantaila fiskalak, gizarte baketsua, langileria trebatua etab.).
Gero enpresek erabakiko dute aukerak onuragarri, baliagarri edo
baztergarriak diren. 

Garik dio:
<Daewooren kasua adibidez. Laguntza asko eman gure gobernuaren aldetik,
baina gero ez dut uste inbertsio interesgarria izan zenik.
-- Ez zen zenbaitek itxaro bezain "Mr. Marshall" baina, bere garaian, sekula
Araban egindako bigarren inbertsiorik handiena. Etekin publikoaren aldetik
kexurik ez.

Amatiño
 
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: domingo, 07 de mayo de 2006 23:54
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Multinazionalen sorpresatxoak

Mercedes eta Volkswagenen kontuen harira zenbait burutazio dauzkat eta
normalean bezala lotsa gutxirekin botatzen ditut hemen:


Urtean birritan burutik pasatzen zait gauza bera, multinazional edo enpresa
handi horietako batek enpresa bat itxi edo hainbeste langile kaleratzeko
erabakia hartzen duenean. Zertaz harritzen dira? Kexa nori egiten diote?

Noski, sindikatuak horretarako dira, lehendik lanean daudenen (batez ere
afiliazio kuota ordaintzen dutenen) lanpostuen alde egiteko. Ondo iruditzen
zait eta nire elkartasuna daukate. Politikariek ere laguntasuna emateko
modua badute ondo, lagundu dezatela ahalik eta lanpostu gutxien galtzen.

Baina hortik aurrera ez ditut ulertzen politikarien edo zuzenean afektatuta
ez daudenen negarrak. Multinazional horiek ez dira gurera etorri faborea
egitera, ahalik eta diru gehien ateratzera baizik.
Erabakiak ez dira gure herrian hartzen, eta gurean ditugun fabrikak, zenbaki
bat dira haientzat, hemendik kendu eta haruntzago jarri egiteko, lehen ere
handik kendu eta hemen jarri zituzten moduan.
Globalizazioa ez da atzo gaueko gauza. Mercedes eta VW "globalizatu"
bait ziren hona etorri ziren egunean.

Hori horrela da eta horrela onartu beharko genuke, lehenengo kontaktuetatik
joatea erabakitzen duten arte. Horrela ulertu beharko lukete gaileta fabrika
jarri zieten Leon edo Palenciako herri hartako haiek, Suzukiren fabrika
daukaten Linareskoek, Zorita zentrale nuklear itxi berriaren inguruko
herrietakoek eta abar.

Izan ere, ez da txiripa eder bat horrelako fabrika bat gure herrialdean 10
urtez egotea? Nafarroan zenbat gauza egin dira VW-ri esker? zenbat enpresa
hasi dira VW-ren hornitzaile moduan, eta orain beste toki askotara saltzen?
zenbat jende bizi izan da (eta oraindik biziko da) VW-ek emandako lanari
esker? Ez ote genuen Eibarren gustora hartuko horrelako fabrika bat 80.
hamarkadan?

Nire ustez giltza da garai hori ondo aprobetxatzen jakitea, bai politikoek
eta bai inguruko gizarteak. Erraldoia bertan dagoela aprobetxatu ekimen
berriak sortu eta garatzeko, dibertsifikatzeko eta urte gutxi horietako
etekinak zuzenean inbertsio moduan hartzea, enpresa eta medio ekonomikoen
sorkuntzan, badaezpada ere multinazionalak joatea erabakitzen badu.
Politikarien lehenengo lana izan beharko litzateke dependentzia horretatik
ihes egitea.

Adibidez: Trokelgintza munduan ibili nintzenean, harrituta nengoen zenbat
trokeleria zegoen gure inguruan, eta denak ezagunak ziren beraien artean,
bata bestearekin lan egindakoak eta abar. Entzun nuenez, 70. hamarkadan
alemaniako enpresa batek fabrika jarri zuen Bilbo inguruan, inguruko kultura
metalurgikoaz aprobetxatuta. Enpresa handi hura eskola ederra izan zen eta
han lan egindako gehienek jarri zuten gero beraien trokelgintza txiringitoa.
Batzuk enpresa handiak bihurtu dira, beste batzuk desagertu, baina oraindik
automozioko sektorean Europa osoko trokelgintza ingurune
garrantzitsuenetakoa da Bilbo ingurua.

Eta multinazionalak hona badatoz ere, komeni zaielako da, etekin handia
aterako diotelako inbertsioari. Horregatik politikarien negoziazioek ere
garrantzi handia dute, ikusi besterik ez dago Daewooren kasua adibidez.
Laguntza asko eman gure gobernuaren aldetik, baina gero ez dut uste
inbertsio interesgarria izan zenik.

Horregatik berandu baino lehen ez genuke zentratu behar hainbeste Mercedes
nola eutsi hemen, baizik eta Mercedes gabe nola bizi gaitezkeen, lehenago
edo beranduago (hobe horrela bada) joango dira eta. Berdin Volkswagenen
kasuan, eta egongo dira beste batzuk ere.

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to