Atzo politideportiboan igerilekutik urtetzean hamar bat morroi foballean jolasten. Ez ziran oso atletak, tripandiak, traketsak, moldakatzak... normalak alde horretatik. Atenziñoa deitu estana jolasteko zerabixen janzkera izan zan: txandal antigualekoren bat, praka bakeroak, batzuk barruko kamiseta tirantedun zurixak, beste batzuk soina agerixan... Neure kautan esan neban, "honek atzerritarrak izan behar, Europako sortaldekuak". Eta bai, gero parian pasatzian eta euren berbeta entzuterakuan garbi zeuan niretako ezezauna zan hizkera bat zala.
 
    "Gure" artean polideportibora foballean eittera joaten bagara denok uniforme ganorazkoz agertuko gara, eta talde bat osatzen badogu, bueeeno..., desfile baterako modazko ekipamendu disdiratsuz. Harek ez, zapatilak beharrezkuak ziranez bai, baina beste guztia... erropa, kitto.
 
    Eta gustau jatan, kirolik eitteko ez da ezer behar ondo-pasatzeko-gogua baino, eta hori bazakaten. Estetika kurrela zan, kurrelak ziralako, ez gure moduko fashionak.
 
    Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to