|
Esan bezala, Hezkuntza Sailari informazio eskatu eta bidali
didate. Ohi denez, erantzuna uste baino konplexuagoa da eta, bataz beste,
bederatzi folio bidali dizkidate faxez, esku artean darabiltzaten testu
ofizialen fotokopiak baitira. Inork nahi baldin badu dena jaso, fax zenbaki edo
posta-helbideren bat eman beharko dit. Dena dela,
laburbilduz:
1. Espainiako Hezkuntza Ministeritzak hainbat euroren
laguntza eskaintzen die autonomia guztiei ikastetxeetako liburutegietarako.
Hemengo kasuan, 800.000 euro. Baina baldintza batez, Autonomia bakoitzak
beste horrenbeste jarri beharra. Gure kasuan, beraz, beste 800.000
euro.
2. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eusko
Legebiltzarrak onartutako aurrekontua du ikastetxeentzako. Ikastetxeen autonomia
dela eta, Hezkuntza Sailak diru hori luzatzen die ikastetxeei baina zertarako
zehaztu gabe. Hau da ikastetxe bakoitzak erabakitzen du diru horrekin zer egin,
zein kopuru inbertitu liburutegitan eta zein ez.
3. Hezkuntza Sailak Legebiltzarrean adierazi izan duenez
(gai hau oposizioak leporatu izan dio-eta Jaurlaritzari Legebiltzarrean), ezein
ikastetxek ez omen du liburutegitarako diru berezirik
eskatu.
4. Hezkuntza Sailak ez dio Hezkuntza Ministeritzaren
800.000 euroren diru-laguntzari sekula uko egin. Are gehiago, Sailak
Ministeritzari esan omen dio libre dela diru hori ikastetxeei emateko eta ezin
ikastetxek ez diola, gainera, laguntza horri muzin egingo, baina Sailak ez duela
Ministeritzak aldez aurretik jarritako baldintza beteko, alegia, ez duela beste
800.000 euro jarriko, partida hori aurrekontu orokorretan sartua baitago eta
kontzeptu horrengatik honez gero ikastetxeek jasoten
baitute.
Ez dakit ulertzen den baina, tira,
horra.
Amatiño De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: lunes, 15 de mayo de 2006 0:08 Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Eskola liburutegientzako Espainiako Gobernuaren dirulaguntzei E.J.ak uko egin Ramon Etxezarretak azken Argian,
2006ko maiatzaren 14koan, 2040 zenb., 23. orrialdean:
"Kezka kezkago bihurtzen da gure
Hezkuntza Saialak Espainiako Gobernuaren dirulaguntza bati bigarren urtez
jarraian uko egin diola jakitean, ez Espainiatik ezer nahi ez izateagatik,
baizik eta gure eskola liburutegiak ondo egonik laguntza behar ez
izateagatik"
Ez netsan kontu honi aparteko
kasurik egingo bibliotekarion artean bolo-bolo dabilen kontua izango ezbalitz.
Zabaltzen dan bertsiñua hauxe da: Eskola liburutegientzako Espainiako gobernuak
dirulaguntza batzuk emoten ei detsez autonomiei, denak onartzen dabe E.J.k izan
ezik, E.J.aren arrazoia zera da: bertako eskola-liburuteixak ondo dagozala eta
ez dabela behar.
Bale, baina mundutxo horretan
gabixanok badakigu eskola-liburutegien egoera penagarrixa dala, agian
liburu-fondoangattik baino gehixago beste arrazoi batzuengatik, baina erozein
modutan aitxaki moduan ez daka salmenta onik.
Amatiño, hortaz ezer ez bajakik,
enteratu heinke pixka bat auzi horretaz? Denborarik ez bajakak paso ein eta
kitto. Ondo izan eta gero arte.
Imanoltxu.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
