Bai, ni artikulu horretaz gogoratu nintzen kartel hori ikusi nuenean. Baita
sentimendu arraroa nitaz jabetu ere. Nik ez nuke nere burua gehiegi
ideologizatu nahi, eta badakit politika eta kultura-mundua berezi beharra
dagoela baina, hala ere... 

Ez dakit nik zein den Marisa Paredesen pentsamendu politikoa --ezta duenik
ere-- baina orain arteko bi euskal jarrerak --Lehendakariaren kontra
Aznarren garaian Basta Yaren eskutik eta Julion Medemen aldeko defentsarik
eza-- adierazgarri samarrak iruditzen zaizkit.

Nik ez nioke sekula horrelako emakume bati irudirik eskainiko Donostiako
Zinemaldian eta, tentatua ere egon naiz, Mikel Olaziregiri email bat
bidaltzeko.. Baina pentsatu dut berak erantzungo lidakeela hainbat artista
eta intelektualen 'logikaz': "Tira, Amatiño, mundu itxiegian bizi haiz...
Dena ez da politika".

Ez, dena ez da politika. Aznar defenditzea ez zen politika, kontra egitea
bai. Lehendakaria defenditzea politika da, eraso egitea ez. Basta Ya ez da
politika, Julio Medem defenditzea bai, eta, jakina, Marisa Paredes
Donostiako Zinemaldiaren kartelean jartzea ez da politika, baina jarri izana
kritikatzea bai.

Horra, ustekabean, beste artikulu bat erdi egina...

Amatiño 



Marisa Paredes aktoreak Ibarretxe lehendakaria hiltzaileen konplizetzat jo
zuten hura gogoratzen?

Duela urte pare bat Amatiñoren mezua Eibartarrak zerrendan:
http://thread.gmane.org/gmane.culturdeme.language.basque.eibartarrak/7423/fo
cus=7423
(eta ez dakit Deiarako artikulua ere ez ote zen izango)

Dotoreziaren saria ere eman zioten urte hartako zinemaldian. Eta orain beste
sari bat, karteleko protagonista izatea 2006an.
Pistola eta guzti. http://www.sansebastianfestival.com/

Akaso Espainiako zinema subentzionatzea oso ona izango da Donostiarentzat
eta euskal kulturarentzat. Baina nik ez dut sinesten.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to