Blogen eta blogarien aurkako aurriritzien beste adibide bat Felipe Juaristik El 
Correo-ko
Territorios-en, pasa den martxoaren 10ean.
Zati bat kopiatuko dizuet:

"Adiskide batek esanda jakin dut debatea izan dela euskal letretan. Nire kulpa 
da, aitor
dut, ez dakidalako nora jo behar den polemika debatedun orriak, paperezko ala 
elektroniko,
jotzeko. Pereza infinitua izango da nirea, ezintasunarekin batera. Interneten 
sartu eta
blogen bila hasteko gogorik eza, noski, espazio horiek norberekeriak harro 
erakusteko
tokiak iruditzen baitzaizkit, zutabe hauxe beezala, ezberdintasunak 
ezberdintasun,
banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak. Ez 
dakit
horretaraino iritsiak ote garen honako zutabegileok. Zalantza dut. Idaztea 
berez da
banitatearen erakusleiho. Hori dakienak bide erdia egina du, norberarenak ez 
diren galtza
harroak ez janzteko."

Arratsalde on denoi.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to