Amatiño wrote: >Garik: > ><Asmatu? Gehiegitxo, ez? Irudia Internet bidez bidaltzearena aspaldi >asmatu zen. >-- Seguru gero "asmatu" ez dela izenik aproposena. Landu, ezarri, aplikatu, >bideratu, indarrean jarri... > >Dena dela, honetaz bai ez daukadala hirekin eztabaidatzerik. Nik jakin >bazekiat irudia internetez bidal daitekeena baina, nonbait, kontua >konplexuagoa duk. Eta nik ezin deuat azalpen gehiago eman. Hala ere, hik >nere konfiantza duan moduan, beste hori kontatu didatenak ere nere >konfiantza merezi dik. > > Ba... hori izango da. Egongo da sekreturen bat tartean, ze kanuto egokia eduki ezkero (horixe izaten da arazoa), arazorik gabe transmititzen da bideoa Internetez. Froga Telefonicaren Imagenio zerbitzua da. Zerbitzu honi esker telebista ikusi daiteke Internet bidez "a demanda". Ez dakit norbaitek erabili duen eta nola dabilen, baina horixe da teorian behintzat egunero saldu eta instalatzen dutena.
>Horrez gainera, ulergarri ere baduk TVEn edo horrelako telebista >handi-mandietan diruari askorik ez begiratzea. Baina, zergatik ez dik >horrelakorik inork erabiltzen telebista pribatu eta txikietan. Horren erraza >eta logikoa baldin baduk, zergatik ez dik orain arte garapenik izan? > > Agian inertziagatik. Ohiturak aldatzea asko kostatzen delako. Faxarena aipatu nuen, bideoarekin berdin. Lehengoan ETB1ean erreportai enlatatu bat ikusi nuen, kazetarien bizitza eta abar. Berriako Rubgy espertoa ikusi beharra zegoen sagua portatil batera lotzeko zer nolako lanak egin zituen, azkenean ez lortzeko gainera. Eta hori egunero portatilean idazten duen batek. Gainera nabari zen ez zela entxufearen arazoa, konektorea behin eta berriz biratzen bait zuen, ea txiripaz sartzen ote zen, eta horrela inposiblea aizu! Eibartarrak zerrendakoak abangoardia gara. Leire da bere euskaltegiko esperto informatikoa, Imanoltxu bibliotekarioen hackerra, eta Elena bere eskolako gurasoen elkarteko informatika kudeatzailea. Hori zuek dakizue nik baino hobeto. "Rome wasn't built in one day" Bestalde, beti denboraz justu edo makinaria ezin gelditu dabiltzan sektoreetan (telebista, bankuak edo baita produkzio handiko fabriketan edo NASAn) are kontserbadoreagoak dira aldaketak egiteko orduan, zerbitzua eteteko arriskua bait dago. Baina gustora jakingo nuke zertan datzan hemen inguruko tekniko horrek egin duen innobazioak. Zerbait gehiago jakin ezkero, kontatu. >Are gehiago. Horren erraza baldin baduk zergatik ez dik Codesyntaxek >aplikazio hori lantzen eta merkatuan sakabanaturik dauden milaka >herri-telebistei eskaintzen? > > Badagoelako sektore horretan enpresa asko lanean. Bat Eibarren adibidez, Juan Gisasola kalean, Xania taberna parean, Streammedia izena dute. Gainera gaur egunean eskura dauden medioekin are gehiago. PatxiTrapero Telebista ikusi besterik ez dago: http://patxitrapero.blogspot.com/2006/05/bilbon-egunpasa-iii.html Horrelako telebista produkzioak egiten ditu ordu libreetan hiru seme-alaba dituen udaltzain batek. >Baina, tira, hasieran esan bezala, nik ez zekiat honetaz ezer. Baina >ikasteko gertu niagok. > > Bale, ba hona hemen nere bideo baten transmisio froga. Fraga euskararengatik gaizki esaka: http://www.youtube.com/watch?v=cMKjV4aMQPE Kalitatea ez da profesionala, baina hori mega eta kanuto kontua da, besterik ez. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
