Datorren astean Kaliforniara noa, CodeSyntax-en Tagzania proiektuaren 
izenean, Josu Azpillaga lankide azpeitiarrarekin.

Google-ren egoitzan egingo den mintegi batean egongo gara,
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/en/attending-the-google-geo-developer-day-at-the-googleplex
 

eta ondorengo "Where 2.0" konferentzian San Jose hirian.
http://conferences.oreillynet.com/where
Non 2.0. Kokapenaren inguruko teknologia berriak...

Bestalde, azken asteetan, aukera berriak azaldu dira Tagzanian. Mapak nork 
bere blog edo webgunean itsasteko aukera hobetu da, eta, azken azkena, 
irudiak agerraraztekoa. Ikusi nola erabili duten inguruko batzuek:
- Mikel Iturriak bere blogean: http://www.eibar.org/blogak/iturri/251
- Komunista batzuek datorren astean egingo duten jardunaldi batzuetara nola 
iritsi azaltzeko:
http://www.blogari.net/jardunaldiak?cat=2300
- Goiena.net-en Bergaran izan zen istripu baten berri emateko:
http://www.goiena.net/Bergara/News/1149494284/

Eta, azkena, irudiak ere bai Tagzanian.
Ikusi, polito, Zozola baserria: http://www.tagzania.com/item/14711
edo Luistxo eta bere lagun azpeitiarra hemen ere bai, 
http://www.tagzania.com/tag/where2.0

ahal badut kontatuko dut zeozer handik

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to