Gustau jatak. Oso ondo, era egokixan azaltzen dittuk zuen arteko 
tirabirak. Eta egoki diñok, ez giñala 200 lagunetik gora izango 
eztabaidok, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Arestirenak irakortzen 
genduzenak. Oso politta.

Serafin

Amatiño(e)k dio:
> Markosek:
>
> <Baina Arestirena kontatuko bazenu, hobeki.
>
> -- Gabriel Arestik eta biok hainbat eztabaida izan genuen elkarrekin, hitzez
> hitz zein idatziz. Ahaleginduko naiz ahalik eta objektiboena izaten, aldez
> aurretik jakin arren ?eta hasieratik aitortu? nik eskaini dezakedan bertsioa
> nerea baino ez dela. 
>
> Eraz eta moldez, Gabriel Arestik eta nik bi gizarte-mota dezente ezberdinak
> eta kontrajarriak ordezkatzen genituen. Bera euskaldunberria, bilbotarra, ez
> abertzalea, klase-borrokalaria, poeta... Ni, ostera, euskaldunzaharra,
> gipuzkoarra, abertzalea, aberaskumea, enpresa-zuzendaria eta, garai hartan,
> orduz kanpoko kazetaria... Behar bada gauza batez soilik ginen antzerako.
> Biok ginen zirikatzaile amorratuak. Bera hiperkritikoa eta ni, kazetaritzan
> ari nintzen neurrian behintzat,  erantzunik gabe isiltzen ez zekitenetakoa.
> Nik 27-30 urte nituen 1972-1975an (Zeruko Argiako ?Zenbat Gara? asteroko
> sailak iraun zuen bitartean) eta berak 39-42.
>
> Berari ikaragarri asko kostatu zitzaion euskaraz ikastea zein euskaldun bizi
> izatea Bilboko ?desherrian? (bere hitza) eta, bertako langile-auzoetan hazia
> zenez edo, gogotik arbuiatzen zuen honako arketipo hau: bilbotar
> nazionalista enpresari erdaldun eta, itxuraz, euskalkizalea, praktikan
> ezertan konprometitua ez izan arren. Eta nik, ordea, berak nahi zukeen
> eredua hausten nuen, enpresari txiki, euskaldunzahar, euskaltzale, euskara
> batuzale eta aktibista porrokatua nintzenez gero.
>
> Berak euskaldun izatera iristeko, egunero euskaldun jarduteko eta eguneroko
> bizimoduan familia mantentzeko diru-ahalegin handiak egin behar izan zituen.
> Nik, ordea, hiru ?meritu? horiek musu truk izan nituen, batere ahaleginik
> gabe, jaiotzegunetik beretik. Pribilejiatua nintzen.
>
> Beretzat, Bilbon tokatu bide zitzaion giroaren ondorioz, ?enpresari? hitza
> oligarka, esplotatzaile, handiki eta euskararen etsaiaren sinonimoa zen, eta
> ?nazionalista?, berriz, kulturaz arlote eta lekuan lekuko euskalki txairo
> eta folklorikoaren zale. Baina ez zen, ordea, argazki hori nere Eibarko
> etxean nik umetatik ezagutu nuena, batetik aittitta eta aitta enpresariak
> izan arren, lehena baserritik kalera etorritakoa baitzen eta bigarrena,
> berriz, gaztetan lan bila Ameriketara joan behar izandakoa. Bestetik, ni
> liburuz jositako etxean hezitakoa nintzen eta sukaldeko harbelean gurasoen
> eskutik euskara lantzen aritutakoa. 
>
> Gaur egun ere diferentziak izango dira Eibar eta Bilboko giroen artean,
> baina orduan ez ziren orain guztiok ezin bestean berdintzen gaituzten
> eraginak, esaterako: euskal gizartearen instituzionalizazioa (demokrazia eta
> beroni dagozkion erakunde bateratuak) eta eguneroko bizitzaren zenbait
> esparruren sozializazioa (eskola, unibertsitatea, komunikabideak eta
> mugikortasun handia? geografiaz zein gizarte-mailaz). 
>
> Kontua da, horretara, berak takian potian egiten zituen hainbat kritika,
> salaketa eta gutxiespeneri nik erantzun egiten niela. Segurutik berak ez
> zituen esaten zituenak sekula esango Eibarren bizi izan balitz, ezta nik ere
> hala erantzungo, Bilboko langile-auzoetan hazi izan banintz. Gaurko
> ikuspegitik ikusita, pentsatu beharra dago berak bizi izan zuen egoera
> pertsonala edonor erretzeko bezain latza izango zela eta nik bizi izan
> nuena, ostera, garai hartan normala zena baino hobea zela. Egia ere bada,
> zorionez, gaur egungo euskal bizimodua, oro har, hurbilago dagoela nik
> Eibarren ezagutu izan nuen egoera hartatik, Arestik Bilbon jasan eta islatu
> zuen girotik baino.
>
> Gainera, nik banuen inpresioa ?okerra nahiz zuzena, baina nerea--, berak
> hitzegiten zidala nik nere familiaz, jatorriaz edo ideologiaz kokildu behar
> izango banu bezala, zertaz lotsatu banu bezala, bekatari edo banintz bezala.
> Baina ni ez naiz sekula aberaskume izateagatik lotsatu, ezta dudan
> ideologiarengatik (zentzurik zabalenean) akonplejatu ere. Nik zer pentsa
> izan nezakeen nik nuen ?eta beste hainbatek ez zuen? zori onaz, baina ez
> nere gurasoek eskaini zizkidaten aukerez lotsatu eta are gutxiago errudun
> sentitu. Gero eta gutxiago gainera, orduan super iraultzailetzat agertzen
> ziren hainbat eskuin muturrean edo Madrilgo erakundeetan ondo kokatzen ikusi
> izan baititut geroztik, edota enpresari handi bihurtuak eta Neguri inguruko
> etxetzarretan bizi izaten. Ez naiz ni aldatu beharrik sentitu duena.
>
> Baina, lehengora itzuliz, berak ez zuen nonbait nere injenuitate-punttua
> ulertzen (behar bada bere egoera ez zegoen umore handitarako) eta gure
> eztabaidak nahiko latzak izaten ziren. Latzak eta kriptikoak. Batetik, orain
> ulergaitz gertatu arren, ez genuen elkarrekin topo egiteko plataforma
> askorik. Berak ?Anaitasuna? aldizkarian eta zenbait argitalpenen testu eta
> hitzaurretan baino ez zuen idazten. Eta nik, funtsean ?Zeruko Argia?n
> besterik ez. Behar bada ez ziren 200 lagun baino gehiago izango garai
> hartan, Anaitasuna, Z. Argia eta Arestiren idazlanak erosi, irakurri eta
> erdi ezkutuko eztabaida hartaz jabetzeko gauza izan zitezkeenak. Mundu
> underground eta endogamiko samarra zen.
>
> Dena dela, ez genuen elkar batere eroso sentitzen aurrez aurre tope egiten
> genuenetan (hitzaldietan edo liburu-aurkezpenetan, Alfabetatzeak edo
> Euskaltzaindiak deituriko batzarretan, euskal idazleen bileretan?),
> bizpahiru aldiz urtean, hiruzpalau urtetan, ez gehiago. 
>
> Gure tirabira pertsonaletan bera ni baino gordinagoa zen. Batetik, Aresti...
> Aresti zen, goi mailako poeta eta euskaltzaina, eta ni kazetaria baino ez.
> Bestetik, hamabi urte gazteagoa nintzen eta nolabaiteko errespetoa zor nion
> jendaurrean, halaxe erakutsi zidaten-eta etxean.  Kristonak esaten zizkidan,
> artez arte baino zeharbidez eta, ia ustekabean, pasadizoan. Kapaz zen
> aurpegiratzeko ?patroiek? ezezik langileek ere langostinoak jateko eskubidea
> zutela, edo ugazabak putasemeak zirela, edo, bat-batean botatzeko, nere
> zereko zera masturbatzeko baino aberaskume finagoa nintzela... Nik harri eta
> zur entzuten nion. Egia esan, ez ninduen ni neu mintzen --?cascarrabias?
> samarra iruditzen zitzaidan--, baina ez nuen gogoko batere premiarik gabe
> bere buruari ezarri nahi izaten zion goi mailako gizarte-balore etikoa,
> besteok beste horrenbeste merezi izango ez bagenu bezala. Inoiz pentsatu
> izan dut ez ote zuen fijazioren bat nerekin, edo bere baitan nik neuk
> ordezkatu nezakeenarekin. Behar bada ni nintzen euskal inguru-minguruan
> aurkitzen zuen euskal burgesiaren interlokutorerik bakarrenetakoa, eta bere
> amorru eta mendeku-grina niregan astintzen zituen. Bestela ez da ulertzekoa.
>
> Nere iritziz, bere baitan asko sufritu zuen gizona izan zen. Ez dut
> zoriontsua izan zenik uste, gauzak ondo atera zitzaizkionik. 42 urte baino
> ez zituen hil zenean. Eta zorigaitz pertsonalak ere gogoan izan behar dira
> jendea juzgatzerako orduan.
>
> Amatiño
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>   


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to