"Piarres Adam" Neuk be liburu osoa irakurri bihar izan zeban. Bertan
"maripulisa" eta "futxo" berbak ikasi nittuan
Zelako denporak!
leire

> "Eta gero, bazkal ondoan, Olhetako plaza prinzipalera guan ginenean?...
> Urthe hartan, hauzo hartako bestan kausitzeko zoriona izan zutenak segur
> naiz orhoitzen direla oraino Piarres Adameren omore onaz. Nola, lehenago
> erran dugun bezala, gehienek ezagutzen baitzuten Piarres, eta hunek
> ezagutzen baitzituen gehienak, ikhusten zituen guzieri Piarresek ematen
> zioten berxu bana, zakizkan aire guzietan.
>
> Hobe dugu lehen bai lehen heltzea Piarresen hitztorioetara eta bera
> aditzea
> mintzatzen. Hargatik erran behar dugu, zembait hitz laburrez, Olhetako
> besta
> eder hortan bazirela chirola, ttunttuna eta chirribika ere, eta yotzen
> zituztela superki muchiko, faldango eta bertze dantza suerte hainitz;
> ilhun
> nabarrean, gure ahaidetara bildu baino lehen, Piarresek eman zuen haitada
> bat borthitza muchikoetan; denak gelditu ziren dantzatik hari behatzeko.
> Loria zen ikhustea orduan Piarresek bere makhila gorri letoidun ederra
> eskuan, zein ederki pikatzen zituen dantza zahar eta eder hortako pontu
> guziak, ezker eta eskuin biratzen zelarik, aitzinat salto, gibelat
> salto...
> Noizetik noizerat zembait haiztur ere artean egiten zituelarik.
>
> Azkenean, arras unhatua, izerditua eta porrokatua, guzieri salutanzia eder
> bat egin ondoan, hurbildu zen nere ganat eta erran zarotan: "Pello, goazen
> etcherat."
>
> Afalduche ginuenean (ezen bazkaldu berriak ginen, eta zembait egunentzat
> ongi izateko gisan), etcheko andreak, Piarresek galdeturik, erakuxi
> zarozkigun guretzat ziren bi oheak gambara berean.
>
> Axegin hartu zuen Piarresek!... dantzan lehertua zelakotz.
>
> Pipa bethe eta phiztu ondoan, huna nola mintzatu zitzaitan bere ohetik,
> nik
> neretik aditzen nuelarik:
>
> "Bihar, bazkal-ondoan, lothuko gaituk, Pello, gure bideari, etcheko
> alderat,
> ikhusten baitut nik erranak egiten ditukala orai artean; beraz muthiko
> prestu bat haizela, erranen darozkiat bihar, bidean, nere gaztetasuneko
> hitztorio eder bat edo bia. Orai nahi baduk, lokhartu baino lehen adituko
> duk bat laburra, bainan egia, eta gerthatu izan dena Espainian, Madrileko
> ondoan.
>
> "Idek zatzik beharriak, Pello, eta ez hadila lokhar."
>
> C.J.B. Elizanburu, Piarres Adame"
>
>
>
>
>
> ()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
>    [EMAIL PROTECTED]
>       www.blogak.com/josu
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to