Zure klasifikaziƱuen artian beste bat dago: Koro Garmendia. Euskadiko Ezkerratik PNVra pasau zan, eta ointxe kargoduna da. Zelan klasifikuko zeunke hau leire
> Ez dakit noizko fenomenoa dan gure artian, aspaldikua izan leike baina > azkenengo urtietan egin jata niri nabarmen. > > Alderdi politiko batean egon, beste batera pasa eta hortxe postu > polittak lortu, edo bigarren horren komunikabidetan sarri agertu, edo > erakunde batean kargu nagusiren bat lortu... edo lortzeko bidean egon. > Jokaldia azken aldian maiz errepikatzen da. > > Burura etortzen jatazan izenak: Mario Onaindia, Joseba Arregi, Emilio > Gebara, Jon Juaristi, Pablo Mosquera, Maite Pagazaurtundua eta Gotzone > Mora Euskal Herrian. Euskal lurraldetik kanpo be badira, jakina, baina > oin ez jataz interesatzen. > > Euskaldun, edo euskal herritar (deituzue gurozuen moduan) horren > artean ezaugarri amankomun batzuk badira: > > - euskal alderdi abertzaletan ibili eta gero alderdi espainolistetara > pasatakoak dira, ez alderantziz. > > - alderdi espainolisten artean batetik bestera pasatutakoak, gehixen > entzuten diranak PSOEtik PPra joandakuak dira, baina Mosquera UA laga > eta Galiziara jun zanian PSOEra sartu zan (eta onartu egin zeben). > > - joera sozial baten ordezkariak dira? Ez dirudi, boto-emaleen > mugimendua ez da joan-eta pertsonai horren bide beretik. > > - baina bai emoten dau, emoten desta, propaganda jokaldi bat dala > sozialki itxura hori emoteko, "ikusten dozue zelan mugitzen diran > batzuk alderdi horretatik geurera?", aldaketa elektoral bat lortu > nahian. > > - "Erromak traidoreak ez zituela ordaintzen" esaten zan (sinistu edo > ez norberaren kontura), baina gaur egun bai, ordaintzen da, komeni > dala uste dalako. > > - Preguntau egin beharko dogu, zergatik ez da gertatzen, edo ez da > ezautzen, kontrako direziƱoan, alderdi espainolisteetatik alderdi > abertzale euskaldunetara? > > it. > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
