Amatiñok: Begira, ni bixar Nuriaz egon biharko juat. Eta hire errazoiak laburtu biharko banetsaz... Administraziño Publikua, agintarixak eta agintian daozen alderdiekiko konfiantzarik eza aittatu biharko.
Oierrek: Ez. Nere arrazoi printzipala ekonomikua dok. Koste larregi (ekologikua barne) horrenbesteko etekiñandako. Horren OSTIAN jatork konfiantza faltiana, nere bildurra agintari batzun aurrian, kapazak dirudixenak herrittarren gehixenguandako errentagarri ez dan plan bat aurrera eruateko (hau neurgarrixa dok), herrittarren gehixenguananak ez diran poltsikuak betetzeko (hau susmo bat dok). Amatiñok: Baiña hik be onartu biharko destazak hórrek errazoiok bardin balio dabela AHT eitteko zein haurtzandegixa jartzeko. Oierrek: Onartuko netzuke (hika zelan dok hau?) nere arrazoi printzipala konfiantzarik eza balitza. Baiña esandako moduan ez dok hori. Amatiñok: -- Batetik, hamen, danok alkarri borondate hori onartzen detsagulako. Oierrek: Baitta zera be. Amatiñok: Eta, bestetik, ez bahago nere barruan, zergatik ukatzen destak? Oierrek: Etxuat baieztatzen, ez ukatzen hire borondate onik. ¿Zelan halakorik egin, ezagutzen ez ba haut? Amatiñok: -- Uste najuan ulertzeko modua zala baiña, ia beste modu batez. Nik ez juat esaten auto-gidarixak sekula trafiko-araurik hausten ez dabenik, edo herritar danok lege zibiko guztiak betetzen dittugunik, eta danok beti ein biharreko guztia eitten dogunik eta ondo ein gaiñera. Nik esaten dotena dok gure gizarte arautu eta aurreratu xamar honetan Administraziñuan azpijanak salbuespena dirala eta ez ohizkua. Oierrek: Eskerrikasko, oin argi geratu dok. Amatiñok: Egoera hau jakiñekua dok. Bajakixat. Baiña benetan uste juat Euskadiko Administraziño Publikuan azken 25 urteotako esperientzixiak ez dauala beste barik fama hori irabazteko besteko motiborik emon izan. Arazua, politikua dok, baiña beste kolore edo jatorri batekua. Hamen indar politiko konkretu bat daok beste zenbait errazoiren falta takian potian korrupziñua (eta españolismua) aittatzen dabena, sekula bat bera be demostrau barik. Baiña hau beste eztabaida bat dok. Ala ez dok? Oierrek: Euskal Herriko Nazio Askapen Mobimendua (Mobimendua) esan gura dok, eztok? Nik etxakixat hori arazuori daukazuen edo ez eurekin. Eta beste eztabaidia dan edo ez... ez deztak ardura, hamen dana entrelazatzeok eta. Baiña ba jakixat hamen ez duala iñor libratzen, eta Mobimendua balego EAEko agintian ez nintzakela askoz be seguruago sentiduko. Izan be, EAJ-n kasuan legez, nik onartu najeikek "orokorrian" euren barruan ez dala korrupziñua barra-barra egoten. Baiña Mobimendua agintian egon danian be egon, egon dira kasuak. Adibidez, Oiartzun eta txaletak egitteko norma urbanistikuen "flexibilidadiakin" (oi! ezkertiarren txaleten ederra!). Ba jeguan aldizkari bat, "Kale Gorria", lehen "Ardi Beltza", trapu-zikin-zabaltzailliena. Horko baten bat ezagutzen najuan, eta esaten naetzan: "Bai kuriosua, agertzen diran korrupziño kaso guztien artian Mobimentuko jentiana bakar bat bez, eh?". Erantzuna, poker arpegixa. Hamen etxaok santurik. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
