Josu Mendicute(e)k dio: >Eta AHT lurazpitik juango bazan ze iritzi eukiko zenun? > >Josu. >
Bardin-bardina, izanbe, AHTa hein haundi batian horixe izango dok: trenzulubidia. Datua: 128 km tunel (Aralarreko tunela: 11,2 km; Arlaban: 8,8 km, Udalaitz mendiaren azpian "Euskal Y"aren trukagailua edo korapiloa 6,5 kmtako tunel batekin eta 4 kmtako beste birekin; Zumarraga azpiko 5 kmtako tunela; Bedaioko 5 kmtakoa;...), orotara 118 tunel suposatuz Dana lur gainetik eittia pentsau ezkero orduan bai extremista latza izango hintzakela, Josu, edo exterminista-EXTERMINATOR. Eta lur azpitik izatiak ez nau bape lasaitzen, egoeria ez dau larregi hobetzen-eta. Begixetara bakarrik hobetzen dau, bistara, ikusten ez dalako. Baina akuifero garrantzitsuak izorratu bihar dittue eta horren eraginak zeintzuk izango diran...auskalo! Erderaz "principio de precaución" terminoa zer dan iñok ba al daki? Indar telurikoetan aldaketa bortitzak eragin bihar dittue eta horrek desorekak sortuko dittu, ezinbestean. Lotura interesgarrixa, batipat AHTaren alde dagozenek uler deixen zegaittik beste asko, eta ezagun danez askoz informatuago, AHTren aurka gaozen. http://www.geocities.com/rebeldiaeneh/ahtezeb.html Agurrak. Asier Arregi. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
