Amatiño:

>Bost egun egon naiz nere ohiko ordenadoreetatik* kanpo eta, joño, gaur
>goizean ia hirurehun email berri aurkitu ditut. Tartean eibartarron
>zerrendakoak.
>
>Eibarko zerrendan arrapaladan irakurri dudan gauzarik bitxiena zera izan da,
>nik teoriaz defenditu nitzakeen iritzien kontrako argudio berria:
>"Amatiñoren isiltasuna".

Neuk ere ez dut 300 mezu zabaltzen egunean... non azaldu da argudio hori?

Uste dut ez dela posta-zerrenda baterako balio duen argudioa. Hemen ia 100 
lagun daude izena emanda, eta denok, gehienetan, isilik geratzen gara gai 
gehienen inguruan. Batzuek bakarrik erantzuten dute gai jakin batzuen 
inguruan, eta gehienek ez dute sekula ezer erantzuten.

Posta-zerrenda baten estatus korrienteena da hori, gainera. Gehienak isilik 
geratzea gaien inguruan, eta, hortaz, ezin daiteke hori argudiotaz hartu 
posizionamendu jakin bat adierazten duela.

Gogoratzen dit eztabaida zaharren bat edo beste. Nola inoiz akusazioak 
irakurri ditugun zerrenda honetan:

- LOTSAGARRIA DA ZERRENDA HONETAN KONTU HAU EZ AIPATU IZANA...

Klaro, hori egin zutenek espero zuten besteok esatea berak esan beharko 
lukeena...

Isiltasuna argudio bat balitz komunikazio elektronikoan, zer esan 
"donostiarrak" zerrendaren isiltasun susmagarriaz? zergatik ez du han inork 
ezer esaten intzineradoren asuntoaz? aaaaa, baina "donostiarrak" zerrenda 
euskaldunik ez da esistitzen. Argudioak ez du balio. Eta ez du balio 
kejatzeak ez delako "donostiarrak" esistitzen, nik ez badut sortu, neure 
errua ere badelako. Une honetan, gure komunikazio aukeren jabe gara 
internautak, eta isilik geratzen garenean, berdin.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to