Azkeneko hilabete eta urtietan uste dot ixa gehixago segitu dotela Kataluniako politika  E.H.koa baino.
 
    Euskal Herrikoa oin animatu dala dirudi, baina, erozein modutan, aspertuta izan nau.
 
    Katalunian gertatutakoaren haritik:
 
    - Katalanek onartu dabe autonomia bat izatea Espainian barruan, eta gehiengo haundiz.
 
    - Abstenziñoa aipatzen da... baina ezetza esaterik bazeukaten eta ez dabe hori esan.
 
    - Transizioan -eta gero- esaten zan orduko giro politikoa zala-eta ez zebala gehixago lortu edo eskatu, potere faktikoak zirala, diktaduratik hala-nola sortu egin behar zala... Bai, baina urte mordotxoa pasa da, kontu guzti horrek gaur egun ez dakate orduko pisu bera... eta katalanek onartu dabena ez da hain diferentea.
 
    - Zapaterok esan ei dau, horren kontura, Kataluniako estatutua dala-eta, "autonomien España", "la España de las autonomias" indartuta atara dala. Eta nik uste dot arrazoi osua dakala, "de las autonomias" bai, baina "Espainia"ren proiektua indartuta atara dala, katalanek halaxe gura izan dabelako. 
 
    Orain Euskal Herria eta Espainia tarteko auzia falta da konpontzeko. Gatxagua dirudi, baina Kataluniakoak be bazirudien eta azkenean ez da hainbesterako izan. Ikusiko dogu zelan jokatzen daben hemengo alderdi politikoak. Nik, diñot, ez dot nire bizarrak beratzen ipini gura.
 
    Imanoltxu.
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to