|
Gabiriak: ----------
>Bai? Benetan lirainak iruditzen jatzuz errotak?
Karreteratik begiratuta, kotxeko perspektibatik, ez deutsut diskutiduko; baina
probau dozu menditik bertatik, ze "lirain" ikusten diran?
Neuk bai, probatu dot. Oin dala
hilabete bat Oiz mendian egon nintzan. Ordurarte sekulan ez nintzen egon,
itzelezko gogua nakan eta ahal izan neban baten... ba hara.
Toki izugarri politta iruditu
jatan, eta errotak egotia niretako bere enkantua be emoten zetsan. Pasiatzeko
edarra. Galanta izango zan errota barikan baina baitta be
errotekin.
Estetika kontuak badakigu zer
diran, gustoetarako, baina horrez gain uste dot itzelezko pisua dakala
norberaren aurreiritziak. Aldez aurretik errotok estetikoki ziharo kaltegarrixak
dirala pentsatzen joaten bazara, garbi dago, zuk zeuk konfirmatuko duzu ideia
hori.
Trebi.
Gabiriak: ----------
Bai? Benetan lirainak
iruditzen jatzuz errotak? Karreteratik begiratuta, kotxeko perspektibatik, ez
deutsut diskutiduko; baina probau dozu menditik bertatik, ze "lirain" ikusten
diran?
Sutu egiten naz parke eolikoen "garbitasunaren" kontua
entzuterakoan. Garbitzat saldu jakuz, AHTa eta beste hainbeste megaproiektu
saldu jakuzan modu berean: informazinorik emon barik. Ipini egin dira, eta
kito. Eztabaida barik.
Bazirudienean energia barriztagarri garbiena,
inpaktu gitxikoena eta merkeena eguzki panelak zirala, aukera hori guztiz
desagertu jaku, eta oin emoten dau energia barriztatzeko aukera bakarra mendi
puntako eolikoa dala. Gamesaz gain, egongo da politikoren bat patrikak ondo
betetan hor be.
Eta tendidua lurrazpitik joatearena... nire herrian
esaten dan moduan, "nos han jodido": bakarrik faltako zan, mamotreto erraldoi
horreek ipinteaz gain, tendidua aidetik joatea. Kasu horretan be, egon seguru,
garbiak eta lirainak irudituko jakuzan eolikoak.
Tira, eta honi buruzko
gehiago, Argiarako idatzi barri dodan artikulo baten, oindino argitaratu
bakoa. Eske fibra sensiblea ikutu deustazu, Amatiño...
LLama Gratis a cualquier PC del
Mundo. Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|