Amatiño, nahiz eta heu ezagutu ez, apreziatzen haut (hau heure semiari 
zor detsak, halako seme jatorrak aitta be balekua bihar jok, 
ezinbestian),  baña ez natok hireaz bat. Oker habil. Nik esandakuaz 
goguan dakaken bakarra tipo baten "autoridadia" badok...ziharo oker 
gañera. Nere iritzixa ez dok autoridadeetan oinarritzen edukixetan baño, 
eta edukixak azaltzen jardun juat, kasu konkretu batian horrela propio 
eskatuta gañera. Autoridade kontuaz esandako bakarra, Nuriaren aurrian 
Roberto Bermejok Oierrek edo neuk baño gehixao dakana izan zuan. 
Besterik ez.

Nik ez jaukat denborarik pertsonalkerixatan galtzeko, eztabaida planotik 
oso urrun ikusten jittuaraz halako kontuak. Halandabe, oraintsu korreua 
zabaldu najuan eguardi batian berotu ein nitzuan eta nere bazkalorduko 
gogoetak auto-itsusitu bebai (berotasun horren zenbaterañoko izate 
errazoia?..... bakotxak bere eritzixa eukiko jok)  eta haserre 
horretatik eratorritako erantzuna danba! bero-beruan bota bebai. Eta 
inori ez jetsat esan giza-lege gutxiko pertsona danik, hori bai 
engantxatzia. Esandakuegaittik edo formagaittik inor iguindu bajuat, 
barkamen zintzuak eta publikuak eskatzen jittuaraz ointxe momentuan, 
onartzen juat-eta, eztabaida planotik kanporako jardun zatarra izan 
zeikiala. Imanol, heu be ez haut ezagutzen, neretzako momentuko berba 
batzuk bakarrik hintzan. Ez jaukat ezebe heure pertsonaren kontra, bai 
heure berben kontra.

Eritzixaren formakuntzan, iritzi-emaleen autoridadia faktore bat izan 
leikek, baña ez iñondik-iñora bakarra, eta neure garrantzi eskalan beste 
batzuen oso oso oso atzetik jabik. Bermejo jauna ez juat ezagutzen, bere 
kurrikuluma eta autoridade maila bez. Bere argumentuak eta ikerketa 
maila bai, hori dok nik emoten detsaten "autoridadia".

Eusko Ikaskuntza eta  EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitateko 
errektoriak aipatzen dittuk eta auzia edo garantixa gerra, hauek 
"versus" Bermejo bezala planteatzen dok. Honek nere eritzixan 
oinarrixetan dakan balixua, hutsaren hurrrengua dok. Pasau eidazak hauen 
argumentuen dokumentaziñua eta errazoiak. Irakorri eta aztertu ostian 
emango deuat nere erantzuna edo eritzixa. Nere eritzixa ez dok gauza 
finkua, etengabe eboluzionatuz, garatuz doian izatia baño, eta aldatzeko 
askatasun baimena nere buruari aitortuz. AHTan inguruko eboluziñuak 
ordia, momentuz norantza bakarra jaukak, eta garbi-garbixa:

AHT gelditu!

Asier Arregi



.(e)k dio:

>  Oier, maitte haut baiña ez natok hireaz bat. Oker habil. Zerrendara 
> honetara oiñ estreiñako sartu eta hiria irakorri ostian edozeiñek 
> pentsauko leukek hik isilttasuna leporatu destala Asier Arregiri ez 
> erantzutiagatik eta AHTn gaiñeko eztabaida horretatik ihes 
> eittiagatik. Baiña hori ez dok horrela. Eta hamen danok jakixagu ez 
> dala horrela izan.
>
>  Ni bost egunetan zirkulaziñoz kanpo egon eta bueltau aurretik 
> leporatu hestan hik "isilttasuna". Oker ez banaok, Luistxo ez zuan 
> konturau eta Eneko, esate baterako, bai. Buruz jiharduak baiña 
> zerrenda honetako hemerotekan ikusi baiño ez dakak.
>
>  Bueltan, bai, hainbat gairi erantzun najetsan, nahiz-eta, hik esan 
> moduan, Asier Arreginak goguan hartu ez. Baiña ez Asier Arregin 
> errazoiak erantzutzeko gatxegixak ziralako, ordurako Josu eta Asier 
> Arregi bera sekulako korapilluan sartuta jeguazelako baiño eta 
> zerrenda-lagunak, Asier Sarasua kasu, nabarmen asko iguiñduta. Asier 
> Arregik esandakuaz goguan dakaten bakarra tipo baten "autoridadia" dok 
> bere errazoien garantixa moduan edo. Garantixa billa jarduntzekotan, 
> nik neuk nahixao AHTn alde agertu diran Eusko Ikaskuntzan jarreria eta 
> EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitatien errektoriena. Bistan dok 
> bakotxak bere autoridade aproposak topatzen dittuala.
>
>  Ez juat uste, benetan, naizen hau danik kuestiño pertsonalak azaldu 
> izanan errudunik haundixena. Bihar bada, hik esan moduan, kontu horri 
> neuk heldu jetsat buru-belarri --itxura danez hik nahi baiño 
> zorrotzao-- baiña, ekin, hik ekin hetsan, ez nik.
>
>  Heuk diñuanez, ez ei dok hain garrantzitsua alkarren arteko 
> konfiantzarik eza eztabaidari eusteko. Bihar bada hiretzat ez, baiña 
> neretzat bai. Eta eztabaida honetan jarraitzeko, gitxienez, bi 
> gaittuk: Hi heu eta bixok.  Neretzat oiñarrizko kontu etikua dok. Nik, 
> printzipixoz, heure asmo onian siñisten juat eta gertu nakak hire 
> argumentuak aitzeko. Baiña hik, printzipixoz, ez haiz nitaz fiatzen 
> eta, zentzun horretan, nere argumentu guztiak "pekatu orijinala" 
> jakek. Bapo. Ni hire jarreria ulertzeko gertu naok. Bape arazorik ez. 
> Baiña ez jakat hórrek joko-arauetan jokatu biharrik. Denporia alperrik 
> galtzia irixten jatak. 
>
>  Amaitzeko,  hik besterik esan arren, neretzat behintzat hau ez dok 
> iñondik be bixon arteko engantxandia. Eibarren edozeiñek jakik hagiñak 
> alkarreaz engantxatzeko plano berian jarri bihar dirala. Eta guk plano 
> diferentietan jiharduagu. Horretara, ez daok engantxatzerik eta ez 
> errobera berian  alkarreaz biratzerik.
>
>  Eutsi goixari.
>
>  Amatiño
> ---------------------------------------------------------------
>
> > Amatiño: AHT-n gaixa konfidantza pertsonaleko kuestiño batera
> > desbiatu
> > nahi izan dok nabarmenki, eta hori beti amaitzen dok via muerta
> > batian.
> > Ondo eresten detzat, nik ezin haut derrigortu nahi ez duana
> > diskutitzera, are gehixago nere deskonfiantza
> > sistematikuangaittik
> > ofendiduta sentidu bahaiz.
> >
> > Baiña ezin dok ukatu pasa dan egunetan izan dogun engantxadia
> > eta mezu
> > zaparradian ostian derrepentian isiltzia, signifikatibua dana.
> > Eta
> > arrazoia ez dok gu bixon arteko disputian pertsonalizaziñua, ez
> > horixe.
> > Izan be, Asier Arregikin engantxada pertsonalik izan ez duan
> > arren,
> > haren datuz betetako mezurik ez dok rebatidu. Jarraitzen dok
> > foroko
> > beste gaixen gaiñian eztabaidaka, baiña AHT-na ez.
> >
> > Horrexengaittik dok esanguratsua hire isilttasuna. Arrazoia,
> > batek daki.
> >
> > O.
> >
> >
> > Subject: Re: [eibar] Er: gizalege gitxiko mutilla
> > To: "'Eibartarrak zerrenda'"
> > Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
> > Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
> >
> >
> >
> > detsagulako.
> >
> >
> >
> > -- Bale.
> > Amatiño
> >
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to