Ane Araluzea delako batek, 'Araluzea' bilatu du Googlen, http://www.google.com/search?q=araluzea eta zerrenda honetan apirilean agertutako mezu batekin egin du topo, non Mariano de Araluzea aipatzen den.
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2006-April/006141.html Web bidezko interfazetik saiatu da erantzuten ("foro" itxurako horretatik), baina nola ez den harpideduna, ez dio mezuari pasatzen utzi. Edozein modutan hor doa. >To: [email protected] >From: Ane <[EMAIL PROTECTED]> >Subject: Re: [eibar] "bertxo berriak" >Internetetik nabegatzen nengoela honako orrialde hau aurkitu eta harriturik >geratu naiz. Ane Araluzea dut izena eta Gernikarra naiz. Aipatzen duzuen >Mariano Araluzea artzainaren berri dut lehen aldiz. Araluzea abizen ezohikoa >izanik, edo gutxienez hori da uste dudana, Mariano Araluzea delako nire >arbasoa >izatearen aukera ezin dut ukatu. >Ikerketa lanetan jarraitzen baldin baduzue eskertuko nuke horren berri >izatea. >Bitartean, ni ere horretan arituko naiz. >Eskerrik asko. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
