Josuk, behin eta barriro:

Esaidazu nork emoten daben bere buruan kontrako informaziñorik, esaidazu, 
eta berdin jata zein mailatan.

Oierrek:
Adibide asko jagozak: FANDERIA PENTSUAK; EZ MERKENAK, BAI ONENAK. Fanderiakuak 
jakin juen aspaldiko iragarki honetan, euren kontrako faktore printzipala 
(fabrika txikixa, prezixuak ezin merkatu) euren aldekua bihurtzen. Kalidadia 
nahi badozue, etorri gurera; pentsu merke eta txarrak nahixago bozuez ostera... 
(hori esan barik joiak, elegantzia osoz).

Garik diñuan moruan, dana bentajia azaltzen daben saltzaillia eztok 
fidagarrixa. Produkto perfektuak eta panaceak usain txarrekuak dittuk, gure 
biharrian (osasungintzan) behintzat. Azalpen zintzo bat barriz, pro eta contrak 
esanda, fidagarrixagua dok.

Oin dala gitxi egin jittuadaz estraiñekotz gure enpresako bihargin bat 
aukeratzeko aurrez-aurreko entrebistak (benetan gogorra izan dok neretako; oin 
arte kurrikuluman gaiñian erabagitzen najuan, baiña konbentzidu egin ninduen 
hortaz gain entrebistak egitteko). Bueno: kontua dok, galderetako bat zala: 
¿zeintzuk dira zure punto debillak? Ba jeguazen kandidato batzu, punto debillik 
ez ei zeukenak. Ulertuko duan modura, harek izan ziran lehelenguak prozesutik 
kanpuan geratzen. Bere defektuak azaltzen atrebitzen ez danak, defekto haundi 
eta inkonfesabliak dittuala esaten bait dabil lerro artian.

Zergaittik ukatzen jako AHTri buruko informaziño inpartziala herrixari?

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to