Imanoltxuk:
 
<uste dozue euskarak, euskaldunok, zeozer irabazten dogula euskaraz ikasi gura ez dabenak euskaraz <derrigor ikasi beharrakin?? Nik ez, justu kontrakua.
 
-- Irakaskuntza dok nik gitxien ezautzen dittuten arluetako bat. Halandabe uste juat gizarte integrau xamar baten oiñarrixetakua hezkuntza-programia dala, gizartiak bataz beste onartzen dittuan baloriak goguan hartuta. Eta, bihar bada, zenbait sektoretan euskeria ez dok segurutik balorerik haundixena, baiña bai, txarrenian be, geografixian edo beste edozein gairen pare onartu leikiana. Ez juat uste hor kontestaziño haundiegirik daguanik. Segurutik "kontestau" biharko leukienak ez diralako eskolara juan bihar diranak.
 
  Horrez gaiñera, ezin leikek eskolia edo hezkuntza-programa bizitzan ziharreko ondorixoetatik baztertu. Adibidez: Eskolan euskeria eskatzen ez dauan sistemiak ba ete jakak gero Administraziño Publikuan eskatzerik? Errobera hori hausten dan momentuan... akabo.
 
Amatiño 

De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: miércoles, 12 de julio de 2006 0:22
Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Hizkuntz ereduak

    Ez dakit diskusiñorik dagoen, ezta egon behar zan, edo batzuen ustez bai, eta bestien ustez ez. Edo ez dago eta gero batzuk esango dabe lege aldaketa bat sortu eta gero eztabaida egon behar izan zala...
 
    Irakaskuntzako A, B, D ereduen gainean dihardut. Batzuen ustez A ereduan desagertu behar zan, "euskalduntzen ez dabelako".
 
    Ba ni ez nago ados. Hizkuntz ereduak egotea eta bakoitzak bere seme-alabientzako, eta bere familiantzako, gura daben hori aukeratu ahal izatea kontu handia da.
 
    Horrez gain:
    - uste dozue euskarak, euskaldunok, zeozer irabazten dogula euskaraz ikasi gura ez dabenak euskaraz derrigor ikasi beharrakin?? Nik ez, justu kontrakua.
 
    - Pertsaizue giro gehixenbat erdanduneko inguru batean, Gasteiz esate baterako, denetarik dago, denetarik. Pentsaizue klase batean, ez gehixenbat erdandun hutsen gehiengoa dagoela, ez pentsaizue gehixenbat euskaraz ikasi gura ez dabe ikasle, familixaz osaturik dagoela, uste dozue hori pegagogikoki bideragarrixa dala??? Nik ez dot uste.
 
    - Pentsaizue gaur egun, gutxi gora behera, EAEko populaziñoaren %25a edo izan leikela A ereduan ikasi gura dabena, eta harei aukera hori kentzen jakela, zuek uste dozue istilu sozial hori bideragarrixa dala?? Nire ustez ez. Are gehixago horrekin, nik uste doten lez, euskaldunok ezer irabazten ez dogunian.
 
    - Eta halako politika batekin, gainera Nafarroa hurreratu nahi izango da ez??? Kia, barre egittea libre da.
 
    - Nire ustez hobe da +- gaur egun dagoen moduan lagatzia, urterik urtera, gutxika-gutxika, A eredua jeisten uztea. Horrekin poz-poz-pozik egon geinkez eta.
 
    Amen.
        Trebi.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to