>
>La Moska Gao koadrilak eskaera egin dio Eibarko Udalari sanjuanetarako
>koadrilen dirulaguntzak aldatzeko. La Moska Gao datorren urteko
>sanjuanetarako hainbat hobekuntza egiteko ideiak biltzen ari da, eta
>proposamenen artean eskaera hau dago.
>
>Proposamen honen helburua koadrilen mugimenduari beste bultzada bat
>ematea da, baina honekin Udalak gutxiago gastatuko lukeela ere uste
>dugu: aurten 11.880 euro gastatu dira dirulaguntzetan, 66 koadrilari
>dirulaguntza emanez. Diru larregi iruditzen zaigu exijentzia bakarra
>dultzaineroei ongietorria ematea izateko, eta lortzen den bakarra
>taldeak erropa berdina eramatea da.
>
>Hortaz, proposamen berria egin dugu: koadrilako 1.000 euro. 1.000 euro
<hauek lortzeko, exijentziez gain, balorazio irizpide batzuk aurkeztu
>ditugu. Koadrilak 20 pertsonakoak izatea eskatu dugu.
>
>Betebeharrak:
>-Hurrengo ekitaldietan parte hartzea: koadrilen aurkezpena eta
>kalejira EstaziƱora, Dultzaineroei ongietorria, txupinazoa eta
>proegoia. Ekitaldi hauetan dirulaguntzaz ordaindutako gastuak erabili
>behar dira, hauen ausentzia arrazoitua ez baldin bada (adibidez
>txaranga baten kontratazioa orduz kanpo).
>-Alkoholaren abusuaren aurkako pegatina eramatea koadrilak parte
>hartzen duen ekitaldi guztietan.
>-Egindako gastuen fakturen aurkezpena.
>-Koadrila bakoitzak bere maskota egitea.
>-Udaletxeak erabaki beharreko beste betebehar batzuk.
>
>Baloraziorako irizpideak:
>-Koadrila Batzordean parte hartzea.
>-Koadrilen arteko jokoen antolakuntza eta partehartzea.
>-Danborrada konpainien sorkuntza.
>-Marmittako Lehiaketa eta Herri Bazkarian partaidetza.
>-Txosna jartzea bateragarriak ez diren elementu gabe.
>-Beste ekitaldi batzuetan presentzia.
>-Ekitaldi berrien antolakuntza.
>-Originalitatea.
>-Gastuen justifikazioa.
>-Udalarekin, herriko kolektiboekin eta beste koadrilekin kooperazioa
>jaia eta kultura aberasteko.
>-Txarangen edo beste talde batzuen kontratazioa.
>-Txaranga edo beste talde batzuekin bisita residentzia eta jubiletxeetara.
>-Jaiaren zabaltzea auzoetara.
>-Koadrilen lokalen dekorazioa.
>-Koadrilako kideen kopurua.
>-Koadrilak urtean zehar antolatutako beste ekitaldi batzuk.
>-Udaletxean erabaki beharreko beste balorazio batzuk.
>
>Hala ere, proposatzen dugu gaur egun dagoen dirulaguntza mantentzea,
>heren batera jeitsiz (60 euro), honen bidez koadrila berriak sortzeko.
>Honek 3 urteko epea izango luke koadrila handia egiteko.
>
>Komentario eta proposamenetarako gure posta elektronikoko helbidea
>irekitzen diegu herritarrei: [EMAIL PROTECTED]
>
>Bestalde, La Moska Gao koadrilak irailerako hainbat proiektu prestatzen
>dihardu, Arrateko jaiak eta kurtsoaren hasierarekin batera.
>
>Edozein zalantza argitzeko irekirik agurtzen gara.
>Eskerrik asko.
>Agur bat,
>
>LA MOSKA GAO koadrila.
>[EMAIL PROTECTED]
>http://www.lamoskagao.info
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to