Zapatukoaz gehiago informatu du Eta Kittok Sustaturen bidez. --Luistxo
---------
Datorren zapatuan, uztailak 15, euskalgintzak azken agurra egingo
dio Fernando Muniozguren euskaltzaleari, Eibarko Txaltxa Zelaiko
auditoriumean arratsaldeko 19.00etan.
Ekitaldian hainbat lagunen partehartzea izango da:
Mikel Laboaren Xoxo beltza abestiak ireki eta itxiko du ekitaldia, Egoitz Unamuno eta Maite Arroitajauregiren eskutik. Horrez gainera, euskalgintzako talde askotako ordezkariak egongo dira: Euskara teknikariak, Eibar.org, Zarauzko Txaparro elkartea, Badihardugu, Topagunea eta …eta kitto! Euskara Elkartea; Kezka Dantza taldeak "Arratiako jotak" dantza eskainiko du; Asier Serranok eta Pako Aristik emanaldi berezia egingo dute eta bertsorik ez da faltako. Lerro hauen bitartez euskalgintza osatzen dugun taldeok larunbateko ekitaldira gonbidatu nahi ditugu euskaltzale guztiak.
Fernando Muniozguren joan zen larunbatean hil zen gaixo egon ondoren. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete zuen, eta horrez gain, beste hainbeste esparru ere jorratu zituen, batez ere pentsalari eta komunikatzaile moduan.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
