> Neuk'pe Txaltxazelai idatzi neban hona, eta Eibar.org-eko portadako mezuan
> be bai, ofizialduta dagoen moduan (baita Google-Tagzaniako mapetan, ikusi
> leiken moduan).
> http://www.eibar.org/162
>  Baina gero Eibartzaindia pasatu zan, eta zuzendu zestan: Txantxazelai!


Nik neuk ez dakat duda haundirik: TXantxazelaixa

- Eibarren beste izenik ez da erabili ahoz; ez behintzat azkenengo 150
urtiotan
- idatzizko erreferentzia gehixenetan Txantxazelai irakorriko dogu
- Txaltxazelai izena azkenengo urtiotan bakarrik agertzen da, eta beti
agiri ofizial jakin batzuetan.

Entzunda dakat Juan San Martinen kontua izan zala; Eibarko kale-izenak
eguneratu ziranian oin dala 25-30 urte inguru, Txaltxazelai izenan alde
egin zeban, eta holaxen geldittu da.

Teorixa xelebre bat be badakat :-) (esango neuke besteren baten be azaldu
dotela hamen)
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/images/txantxazelaixa

asier



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to