Trebik:
    - Eta izan leikek hire blogean argitaratzeaz gain posta zerrenda
honetara be bialtzia?
        Interesatzen jatak.

Oierrek:
Etxakixat ba, zerrendara bialtzia oso idea ona dan. Blogian irudi eta
mapekin osatuta ipintzia pentsatu juat, formato irakorgarri baten...
baiña hona testu hutsa bialdu ezkeriok, kriston txapia izan lajeikek.
Gaiñera, dana txukunduta euki arte ixa urtebete pasatuko dok (EH-xan
gerriak iraun zeban denpora berian argittaratuko najeukek, 36ko
Uztailletik 37ko Ekaiñera) eta ordurarte ezin dan-dana bialdu. Eta
azkenik, egitten nabillena zirriborro bat dok, azken fiñian, eta blogian
argittaratzen doten txatal bakoitzakin iruzkiñak jasotzia nahiko naeukek
(ni baiño gehixago dakixan jentianak ahal ba da), eta gero lana berregin.
Idea bat egitteko hor beian bialtzen juat oin manejatzen nabillen
zirriborrua

(((((DANA DALA: blogian argittaralpen programauana ez badot konpontzen
(ARRATEKO AMA, ARRATEKO AMA, MAY DAY MAY DAY....) ba ez dakit nahi doten
hori posible izango da.)))))))

O.

PD: 36ko Uztailletik 36ko Azarora manejatzen nabillen zirriborrua 
bialtzen saiatu nauk, eta hain zan luzia (testu hutsez izan arren) 
posta-zerrendako sistemiak atzera bota deztala. Etara kontuak.


360718: aurreko hilletan prestatzen jardun eta gero, hauxe da Hego
Euskalherrixan indar korrelaziñua estatu kolpeko une berian:

- Golpistak Iruñeaz jabetu (erreketiak eta militarrak, Molaren agindupian).

- Golpistak Gasteizez jabetu.

- Golpistak (militarrak) Loiolan akuartelatu.

- Errepublikazaliak Donostiako arma-dendak sakeatzen hasten dira 19.00ak
aldian.

- Oreretan errepublikazaliak (komunistak) kalietan patrullatzen hasi.

360719: Bizkaia ez da mobitzen; Gipuzkoan, militarren zalantzak kolpia
zapuztu; Naparruan lehelengo mobimendu golpistak.

- Golpistak Lekunberri-Betelu eta Aralarreko zonan.

- Golpistak Donostian babes billa: goizeko 4.00etatik billerak Gobernu
Militarrian. Militarrak ez dira ados jartzen euren artian; gainera
Guardia de Asalto, Carabinero, Guardia Zibil eta Mikelete gehixenak
errepublikari fidel mantentzen dira.

- Errepublikazaliak (Guardia de Asalto, milizianuak) Donostiako kaliak
patrullatzen.

- Sindikatuak greba orokorra deitzen dabe Gipuzkoan.

- Hondarrabixan, errepublikazaliak udatiarren kotxiak errekisatzen
hasten dira.

360720:

· Golpistak (Cayuela) Altsasua okupatu.

· Irungo kaletan errepublikazale armatuak patrullatzen. Frente
Popularrak hartzen dau herriko agintia eta armerixak asaltatu eta kotxe
partikularrak errekisatzeko agindua emoten dau

· Hondarrabixan herriko agintia Frente Popularrak hartzen dau (Izquierda
Republicana, sozialistak, komunistak eta abertzaliak). Greba orokorra
agintzen da, bakarrik jateko dendak 8.00-10.00 ordutegixan zabaltzeko
baimenakin. Hondarrera juatia debekatzen da, eta fronterako karabineruen
guarniziñuan ordez milizianuak jartzen dira, kazako eskopetekin.

· Oreretan kale istilluak: milizianuak herriko eskumako jentia
atxilotzen dabizela, Jose Maria Garcia Fuentes (Oreretako Circulo
Carlistako idazkarixa) erahiltzen dabe Casa del Pueblorako bidian.

· Arrasaten, errepublikazaliak buruzagi karlistak atxilotzen dittuez,
Bergarako kartzelara bidalduta. Miliziano destakamenduak Arlabango
portuan kokatzen dira.

360721:

· Golpistak (Beorlegi) Iruñatik Berara heltzen dira.

· Errepublikazaliak Goizuetako zubixak lehertu.

· Miliziano taldiak Aiako Harrixan eta Pikoketan gotortzen dira.

· Golpistak goizian Polloe eta Ametzagañako muñuak okupatu.
(Ametzagañan, Otxoki eta Uba artian zeguan "fuerte" batian gotortuta).

· Kolumna errepublikazale bat (Pérez Garmendia) Donostiatik urtetzen da
Bittorixarutz, ha errekuperatzeko asmuakin.

· Hondarrabixan errepublikazaliak jente asko atxilotu, eta Udaletxeko
pleno aretuan sartu.

· Oreretako miliziano taldiak Donostiako burruketara doiaz.

· Azkoitiako guardiazibillen komandantiak bando ambiguo hau
argittaratzen dau: "Don Felipe Sáenz de Urturi, Comandante del Puesto de
la Guardia Civil de Azcoitia. Hago saber: Que habiéndose declarado el
estado de Guerra en esta provincia, ruego al noble vecindario de
Azcoitia, tenga mucha prudencia y calma en todos sus actos, haciendo
saber que se castigará con todo rigor toda extralimitación que se
observe tanto en unos como en otros. Azcoitianos todos, os recomiendo
mucha calma y mucha prudencia". Segiduan 12 errekete azkoitiar, Pedro
Alberdi buruzagi daukela, kuartelian sartu eta han gotortzen dira.
Zumarragatik etorrittako milizianuen eragiñez, errendidu eta atxilotzen
dittuez, guardiazibillen eta erreketien buruak izan ezik (iges egittia
lortzen dabe).

· Tolosako erreketiak mendittik iges egitten dabe eta naparren
kolumnekin bat egin.

360722:

· Golpistak (Ortiz de Zarate) Donezteben.

· Golpistak (Bikondoa) Betelutik Aralar exploratzen hasten dira; gabian
soldadu batzu San Miguel in Excelsis-en geratzen dira eta bestiak
Betelura doiaz bueltan.

· Irundik etorrittako milizianuak Endarlatzako zubixa lehertu.

· Golpistak (Beorlegi) ezin dira pasatu Endarlatzatik Bidasoatik aurrera
egitteko, beraz Aiako Harrirutz hartzen dabe.

· Hondarrabixan “toque de queda” ezartzen da, eta herriko milizianuak
Irun eta Donostiara juaten dira.

· Golpistak (Tutor) Leitzan.

· Egunsentixan, Loiolako golpistak Donostia eraso. Kale burruka gogorren
ostian, errepublikazaliak kalietaz jabetzen dira eta golpistak Maria
Cristina hotela, La Equitativa eraikiña (Santa Catalina zubi inguru
gaiñeko talaixia), Gran Casino (gaurko Udaletxia), Club Nautikua eta
Gobernu Militarrian gotortzen dira. Tellatuetan frankotiradoriak
(“pacos”) jartzen dittuez.

· Errepublikazalien erresistentzia gune nagusixa CNT sindikatuko
egoitzan inguruan sortzen da (Larramendi kalia), Urbieta eta Sagrado
Corazon eskolekin batera defentsa-lerro bat osatuta. Militarrak
artillerixa pieza bi dauke, eta burruka gogorrak dagoz pegoraz pegora
posiziñuak irabazteko. Burruka hónetan hiltzen da Garcia Benitez
teniente golpistia, Urbieta kaleko etxe batian.

· Errepublikazalien kolumnia (Perez Garmendia) Arrasaten doia
Bittorixarako bidian, baiña Donostiako burrukena entzunda, bueltatzia
erabagi eta Eibarrera doiaz Arrasateko kuarteleko 30 guardiazibillekin
batera. Bilbotik Guardia de Asalto kolumna bat (166 lagun) gehitzen
jake. Donostiara Bilboko errepidetik eta trenbidetik sartzen dira
goizeko 9.00ak aldian, golpisten retaguardiatik.

· Militarrak inguratuta geratzian Loiolara erretiratzen dira. Egun osua
kale burruketan pasa eta gero, illuntzixan errepublikazaliak gotorleku
golpista guztiak errekuperatu dittuez, Maria Cristina, La Equitativa eta
Loiola (Ametzagaña, Aldakonea, Egia auzoko goikaldeko posiziñuekin) izan
ezik.

· Arratsaldian errepublikazaliak San Marcos fuertiaz jabetzen dira.
Loiolako militarren posiziñuak bonbardeatzen hasten dira, baiña espoleta
bako obusekin (kalte gitxi).



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to