hilabete bi inguru, hona bidalitako mezuak agertzen ez zirela

hil ala bizikoak ere ez ziren, baina agian hil ala biziko mezuak bidaltzen 
dituen beste zerrendakideren bati ere gertatuko zitzaion...

eta kontuan hartuta Peoriara Muniozgurenen omenaldiaren gainekoa Zerrendako 
hau agertzen ez zelako bidali dudala, kendu liteke Peoriakoa?

ezdeuskeria hori horrela biderkatzen ibiltzeak lotsa apur bat ematen dit eta 
gainera Joan Mari Larrarteren ospe ona zikin lezake


----- Original Message ----- 
From: "markos zapiain" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, July 20, 2006 10:53 PM
Subject: Re: [eibar] Fernando Muniozguren Eibar.org-en


ederra begitandu jatan omenaldixa, ohiko hiletak baino askoz be argixagua,
sakonagua eta frexkuagua, ederto baten joan zan dana, joan mari larrartek
amaitu ostian emon zostan ostikadia kenduta, gura barik hori bai


----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, July 20, 2006 9:51 AM
Subject: Re: [eibar] Fernando Muniozguren Eibar.org-en


Eta Kittok Interneten jarri dau Fernandoren omenaldian entzundakua:
http://www.etakitto.com/laburrak1.htm

--Luistxo

Pako Aristiren poema:

LAGUN BAT JOATEN ZAIGUNEAN

Lagun bat joaten zaigunean
ez dakigu nola jarraitu hurrengo esaldia.
Zer esan behar dugu,
argitara joan dela
ala argia itzali eta teloia jaitsi diotela?
Bizitza moduko esparru berri batean dagoela
ala gure bihotzetan biziko dela betiko?

Lagun bat hiltzen zaigunean
ez dakigu nola deklinatu hurrengo aditza.
Berak dena eman zuelako
eman nahi genioke guretik dena;
guretik hoberena eskaini nahi genioke
bere hoberenaren edertasunarekin aberastu gintuenari.

Ordea, isildu zaigunak entzungo al ditu gure jardunak?

Fatalitateak ez du hitzik maite,
baina guk bai,
guk maite ditugu hitzak,
eta horien artean, Fernandoren ekimenak jarraituz,
euskarazko hitzak beste guztien gainetik:
maite ditugu hitzak
maite ditugunean izenak esateko besterik ez bada ere.

Lagun bat desagertzen zaigunean
jarri zaitezte erne:
gutxien uste duzuenean, deblauki,
bihotzean agertuko zaizue eta,
aditzak deklinatzen laguntzeko,
esaldiak nola jarraitu erakusteko.
Niri horixe gertatu zait Fernando Muniozgurenekin:
ezagutu ditudan pertsona maitagarrien
zerrenda osatzera pasa da,
eta asko poztu naiz berak hor egotea onartu duelako.

---

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to